26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskarari buruzko atxikimenduan eta, oro har, euskararen

iraupenaren ideian sakondu nahi izan du Xabier Erize historialariak.

Erizeren ustez, euskararen historian atzematen den gauzarik nabarmenena

ez da hizkuntzaren atzerakada —faktore hori oso inportantea bada ere—,

haren biziraupena eta mundu modernoko desafioei erantzuteko izan duen

ahalmena baizik. Baina, Erizek salatzen duenez, euskararen eta herri

hizkuntzen historiografian hamarraldi askotan nagusi izan den ikerkuntza

programa edo paradigma moduko bat egon da indarrean. Programa hori

atzerakadaren ideiaren inguruan eratu zen eta ikerketa gehienak aipatu

arazoa azaltzera bideratu ditu orain arte (Erize, 1997: 30-31). Horren

aurrean, bestelako ikuspuntu bat finkatzeko premia ikusten du nafar

autoreak. Ildo horretatik, ohiko moldeak gainditu eta euskararen historia

euskaratik bertatik egitea proposatzen du, bilakabidearen subjektu edo

protagonistatzat euskaldunak —euskal hizkuntza komunitatea— hartuz.

Bere lanean erakutsi nahi duena, horrenbestez, euskal hizkuntza

komunitatearen bilakabidea da, berez eta erdal komunitatearekiko

harremanetan, horrela, hizkuntzari buruz erakutsi duen atxikimendua

nabarmentzeko. Planteamendu horretatik ondorioztatzen du euskararen

historia ez dela estatuen, elizaren edota irakaskuntza sistemaren

euskararekiko egintza edo ideien historia, ez gizarteak orotara euskarari

buruz erakutsi duen jarrera edo portaeraren historia, ez eta elite

euskaldunen edo mugimendu euskaltzaleen historia ere, nahiz eta

aipatutako guztiak aztertu beharreko gaiak izan. Euskal hizkuntza

komunitatea bera ikertu behar da Erizeren aburuz —haren portaera arauak,

egitura, balioak eta mundu sinbolikoa— eta bigarren maila batera baztertu

behar dira haren baitan eragina duten beste elementu batzuk. Laburbilduz,

honako ondorio hau nabarmentzen du:

455

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!