26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

erakundeak aztertzen dituenean, alderdi politiko minoritarioa eta bohemia

ere kontuan hartzen ditu, uste baitu instituzio horiek ere kultura erakundeen

antzeko funtzioa bete zutela intelektualen osaketan (Coser, 1968: 23).

Horrela, kultura nagusiaren ikuspegitik desbideratzailetzat jotzen ziren

balioek, politikoki ez zuzenak ziren ideia iraultzaileek eta publiko murritzei

zuzendutako abangoardiako pentsamenduek modu horretako eramaile

instituzionaletan izan zuten toki egokia XIX. mende amaieran eta XX.

mende hasieran. Gune instituzional horiek baliatu zituzten, hartara, hainbat

eta hainbat intelektualek.

Oro har, erakundeek —kultura erakundeek batik bat— askatasun

gunea eman diote kulturgileari. Kulturgilearen lana eta betebeharrak

burutzeko gune erlatiboki autonomoa, hau da, gizartean txertaturikoa baina,

aldi berean, gizartetik bereizia, eskaini dute, zalantzarik gabe. Kultura

erakundeak babeslekuak izan dira. Berdinekin jarduteko harremanezko

espazioak. Komunikaziorako esparruak. Halarik ere, harreman

objektibatuen emaitza diren heinean, kultura erakundeek hertsapen marko

jakin bat ere ezarri diote kulturgileari. Kultura sortzaileak erakunde jakinen

arauen mende jardun du historian zehar, erakundearen helburu eta nahietara

makurturik zenbaitetan. Bi ezaugarriok, askatasuna eta hertsapena, izan

dira kulturaren esparru modernoa progresiboki osatu duten erakundeen

bereizgarriak.

217

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!