26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

euskararen goraldian eduki zuten eragina. Ikastolen sorrera ere ez zen

eragin horretatik at geratu. Halatan, ikastolen sorrera ezin daiteke hartu

euskararen aldeko ekimen kultural sinple modura. Aitzitik, euskarazko

eskola edo ikastolaren proiektua, 60ko hamarkadako bestelako kultura

ekimenen antzera, zuzenean edo zeharka nazionalismo eraberrituaren

ekinbide politikoari lotzen zaio.

Hau funtsezkoa da ikastolen mugimendua ulertu ahal izateko, alegia, ikastola ez

da soilik euskaraz egiten den eskola bat, baizik eta herri nortasuna eta nazioa

oinarritzeko eta finkatzeko sortu egiten den baliabide bat; ikastolan parte

hartzea, euskal eraikuntzan aritzearen sinonimoa da, eta argi daude honek

dituen inplikazio politikoak (Fernandez, 1994: 105).

Euskal kulturaren modernizazioaren testuinguruan, mugimendu

zabalago baten atal garrantzitsua —agian maila praktikoan nahiz

sinbolikoan garrantzitsuena— osatu zuten ikastolek. Garrantzi hori, besteak

beste, ekarri zuten jauzi kualitatiboan hezurmamitu zen. Izan ere, I.

Fernandezek azpimarratzen duen moduan, ordura arteko hizkuntzaren

gordetze funtzioak, hau da, euskal hizkuntza komunitateak euskara gal ez

zedin egindako jarduera guztiak —elebitasunezko saiakerak—, beste

dimentsio batera igarotzen dira eta hizkuntzaren berreskuratze funtzioa

nagusitzen da ikastolen sorrerarekin batera (Fernandez, 1994: 122).

Bestalde, heziketa soilaz gain, ikastolak hizkuntza komunitatean

integratzeko bidea ematen du, hizkuntzaren transmisioa ez ezik hiztun

komunitatearen zabalkundea bermatuz. Sozializazio eta zabalkunde lan

horiek euskara batuaren eredupean hezurmamitu zituzten gehien bat

ikastolek.

Ikastolak indarrean zegoen hezkuntza ofizialetik kanpo eratu ziren,

areago, hezkuntza ofizialak ezarritako eskola eredu erdaldunari aurre

egiteko. Horiek horrela, garai hartako kultura ekimen gehienak bezala,

520

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!