26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Baina, indar armatuen eta finantza baliabideen kontzentrazioa ez da

inolaz ere bideragarria onespenezko eta legitimitatezko kapital sinbolikorik

erdietsi ezean. Horrenbestez, diru-bilketa ofizialen legitimitatea estatuak

bultzaturiko nazionalismoaren sorrerarekin elkartu zen maizenetan. Azken

batean, zergen kobrantzak eta harreman ekonomikoek lagundu egiten

zuten, berez, estatua lurralde bateratu gisara aurkezten zuten irudikapenak

indartzen. Modu horretan, arian-arian, estatua espazio jakin batean errotu

zen bere hastapenetan; ez zuen oraindino osatzen geroago izango zen

espazio nazionala, baina soberania eskuduntza modura aurkezten zuen gero

eta gehiago.

Azkenik, kapital ekonomikoaren kontzentrazioak eta zerga

bateratuen ezarrerak pareko prozesua izan zuten kultura kapitalaren

bilketan eta kultura merkatuaren baterakuntzan. Zentzuzkoa da

bilakabideok loturik egon behar dutela pentsatzea. Izan ere, estatu aurreko

gizarte ordena —komunala eta tradizionala— gainbeheran zegoenean eta,

ondorioz, bestelako ordenaren eraikuntzari ekin zitzaionean, esparru

guztietan jardunez baino ezin zitekeen burutu aldaketa: gobernuan,

ekonomian eta kulturan edo, nahiago baldin bada, biolentziari, kapitalari

eta ekoizpen sinbolikoari zegozkien arloetan. Eremu horietako guztietako

baliabideak metatuz egin zitzaion aurre egundoko berreraikuntza

sinbolikoari, hots, ordena modernoa legitimatzeko ataza erraldoiari.

Estatuak era guztietako kultura baliabideak bereganatu zituen; beste

esparruetan gertatu zen bezala, prozesu horrek desjabetzearen ondorioa

ekarri zuen atzetik. Estatuak, jakina, ezin zuen onartu bere mugen barnean

jasotako jatorrizko komunitateen kultura aniztasuna. Kultura ugaritasun

hori hizkuntza dibertsitatean ez ezik, ohituretan, foru tradizionaletan eta

beste hainbat ezaugarritan adierazten izaten zen. Estatuak estreinatu zuen

104

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!