26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

akademikoak edukitzen dituzte, baita politikaren alorrekoak ere. Azken

horiek ideal eta balio jakin batzuk eskaintzen dizkiote intelektualari mundu

politikoan aritzeko.

Tradizioak oinordekotzan hartutako marko batean sortzen dira;

hurrenez hurrengo belaunaldiek marko hori eraldatu egiten dute etengabe

testuinguru aldakorretan. Gizarte jakin bateko intelektuala tradizio batean

daukan partaidetzaren arabera definitzen da. Tradizioak ezartzen ditu

kulturgilearen lorpenak ebaluatzeko eta definitzeko erabili beharreko

arauak, eta egite onargarriak zehazteko patroiak. Hartara, tradizio bakoitzak

bere balorazio erakundeak sortzen ditu, bere erreferente arau-emaileak,

baita agertoki instituzional batzuetan hezurmamitzen den harreman gunea

ere. Kulturgintzaren azpiesparruek halako kultura tradizioak izan ohi

dituzte —literatura esparruak, esparru zientifikoek, artearen esparruak eta

abar—. Horiekin batera, tradizio bakoitzak jokabide intelektualerako

jarraibideak eskaintzen ditu —alegia, kultura egintza gizartean nola

txertatzen den zehazten du—.

Ildo horretan, tradizioak inspirazio iturri izan daitezke esparruko

kideentzat, intelektualak izan beharko lukeenari buruzko ikasbideak

eskaintzen dituztelako, hain zuzen ere. Baina, horrekin batera, esparru

intelektualean garatzen diren indar harremanen markoan hainbat aukera

sortzeko abiapuntuak ere izan behar dute. Bestalde, tradizio intelektual

berria ez da ezerezetik sortzen, tradizioaren kontrastetik eta tradizioari

aurre eginez baizik. Tradizioen asmakuntza, beraz, aldez aurretiko

tradizioetan oinarritzen da. Prozesu hori testuinguru aldakorretan gertatzen

da, testuinguruak egiturazko mugak eta aukera markoak ezartzen baitizkio

jarduera intelektualari. Modernitatearekin batera sortutako tradizioek —

tradizio akademiko-zientifikoek, estatu eta burokrazietako adituek,

676

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!