26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

kontzientzia izatea. Horrela, eginkizun modura pentsatzearen lana duenari

kostatu egiten zaio, hain zuzen ere, pentsamendu “garbia” ahalbidetzen

duten gizarte baldintzez gogoeta egitea. Kulturgileak eragozpen handiak

izan ohi ditu sarritan bere pentsamendu mota hori baimentzen duen

baldintza erabakigarriaz ohartzeko: aisialdi intelektualaz —scholé

delakoaz— ari gara.

Jatorrizko esanahian, scholé grekoak aisialdi eder eta gorena, hau da,

izaera aristokratikoa duen aisia, adierazten du. Escholaren latinezko elea

sustrai horretatik dator eta jarduera intelektual orok itsatsita daukan

aisialdiari buruzko esanahia jasotzen du —aisialdi emankorra, beraz—.

Gure inguruko hizkuntzetan jasotako eskolaren kontzeptuak ere adiera

bera barne hartzen du, hartara.

Eskolaren eta gaitasun eskolastikoen iturburu kulturalak ulertzeko,

interesgarria da Aristotelesek bere Politican egiten duen gogoetara jotzea,

lanak eta aisialdiak giza izaerarekin daukaten harremana nabarmentzen

duenean. Haren aburuz, hiritarren ongizatea eta bizitza zoriontsua lortzera

zuzenduta dago jarduera politikoa, aisialdiaren gozamena eta aretéaren

praktika direla medio. Jarduera espiritual eta intelektualetan jarritako

ardura komunitarioak eskatzen du, halaz ere, oinarrizko premiak, hots,

beharrizan materialei eta bizibideari dagozkienak, aldez aurretik asetuta

izatea. Halatan, scholé delakoak, kulturgintza eta politikagintza

ahalbidetzen dituen gaitasunak, bertutearen praktikaren eta zoriontasunaren

erdiespenaren oinarrian dagoenak, oinarrizko premien bermea dauka lehen

baldintzatzat (Aristoteles, 1986). 57

57 Ildo horretatik, Nietzschek behin baino gehiagotan azpimarratzen du scholé grekoaren

izaera aristokratikoa, izan ere hura ez da inolaz lan ezarekin parekidetu daitekeen

jarduera mota bat, lan berezi batekin baizik, alegia, lan intelektualarekin (Nietzsche,

1999: 56-57; 1997: 212).

151

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!