26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Bestalde, akademikoak badaki unibertsitate esparruari dagokionez

instituzioaren barne hierarkiek zuzendutako irizpideek eta karrera

akademikoaren arauek definitzen dutela bere posizioa harremanezko

esparruan.

Hortik aurrera unibertsitarioen artean, daudenen artean… Bueno hor badago

oso egitura hierarkikoa, funtzionaritzak ekarri izan duena, zeren azkenean klub

bat dago, doktoreak direnak eta ez direnak, ja badago lehenbiziko bereizketa.

Klub bat, ezta? Goren mailako bereizketa hori estandarizatua dago. Goren

mailako formazio akademikoa tesia egin arte luatzen da. Horretaz aparte,

sexenioak, ikerkuntza, ikertzaile izatea, titular izatea, ikertzaile izateko doktore

izan behar da, katedraduna… eta gero, bueno, institutu bateko buru izatea edo

ez dakit. Ba, hor, alderdi formala edo krematistikoa aparte utzita, ze hor bere

bidea egiten du, eta batzutan guk curriculuma egin behar dugunean, formalismo

batzuk eskatzen digute: kanpoko aldizkarietan eta honelako sarrera edo

zabalkuntza duten aldizkari horietan idatzi izateak honenbeste dakarkizu,

ikerketa zigilua betetzen baduzu honenbeste. Eta gero gure bizibidea dena,

eskolak ematea, ba ez da puntuatzen, ezta? (8. Elkarrizketa)

Horrenbestez, lehiazko esparru batean jokatu behar du

unibertsitarioak, esparruak jarritako arauekin eta esparruak onetsitako

baliabide legitimoekin. Arau horien arabera, Euskal Herriko

unibertsitateetan ezarrita dauden karrera akademikoaren erabideek eta

ebaluazio irizpideek baliabide kultural batzuk lehenesten dituzte, hau da,

unibertsitate horietan dauden bikaintasun kulturalaren ikurrak hizkuntza —

kultura— baten markoan hartzen dute zentzua. Horrela, gizartean nagusi

den hizkuntza bera atzematen dugu gailen unibertsitate sisteman ere. Hala

gizartean nola unibertsitatean hizkuntza nagusiak bideratzen ditu jardun

kulturalaren adierazpen gehienak. Hartara, unibertsitate irakaskuntzaren

atal batzuek hizkuntza minorizatuari ateak itxi ez badizkiote ere,

hizkuntzen arteko hierarkiak bere horretan dirau unibertsitatearen jardun

orokorrean. Gizarte bizitzan bezala, mundu akademikoan —irakaskuntzan

ez ezik ikerkuntzan, sorkuntzan, argitalpenetan— euskarazko curriculum

akademikoaren erabideak eredu nagusiaren mende makurtu dira. Ildo

653

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!