26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

premiaren auzia saihestezina dela erakusten digute. Horren lekuko dira

zenbait tradizio intelektualek bizi izan dituzten gorabeherak; esaterako,

kultura eta politika, hots, botere kognitiboa eta burujabetza lotzeko

ahaleginak egiten zituen tradizioa kinka larrian geratu da, politikagintzan

gertaturiko aldaketak eta ezagutza legitimoan izandako debaluazio erlatiboa

bide direla.

Foucaultek proletarioei lotutako tradizio intelektual ilustratuaren

desagerpena iragarri zuen orain urte batzuk, alegia, unibertsaltasunaren

eroale modura agertzen zen tradizioaren gainbehera. Uste zuen gizarte

esparruko atal eta eremu zehatzei atxikitako intelektual eredua sortzen ari

zela haren ordez. 128 Ordezkatze horren zioak aztertu nahian, Foucaultek

marxismoaren ikusmolde zaharkituarekin elkartzen du lehen tradizioa.

Proletarioak, beren kokapen historikoa dela medio unibertsaltasunaren

eroale modura agertzen ziren bezalaxe —berehalako eroaleak, hausnartu

gabekoak, beren buruaz kontziente ez direnak, nonbait—, proletarioei

atxikitako intelektualaren eredua ere, unibertsaltasun horren eramaile

bihurtu zen, baina era kontziente eta landuan, intelektualak egindako hautu

moral, teoriko eta politikoen ondorioz.

Intelektual unibertsal klasikoaren ostean, alegia, “idazlearen” ostean,

gizartean garatu diren jakintza adituen ondorioz, teoriaren eta praktikaren

arteko bestelako harremana nagusitzen ari da, Foucaulten ustetan. Hori dela

eta, unibertsaltasuna, zuzentasuna eta egia absolutuaren alde lan egin

beharrean, intelektualak gizarteko atal zehatzetan zentratzen dira, lan eta

bizi baldintzek kokatzen dituzten gizarte gune jakinetan (Foucault, 1984:

138). Halatan, gizarte lehien ikuspegi askoz ere zehatzagoa eta hurbilagoa

eskuratu dute. Kokapen horietan arazo espezifikoak aurkitu dituzte, ez

128 Ikus Foucault, 1984: 128-145.

321

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!