26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Orduan (…) zeuden pertsona batzuk hortan ari diranak eta daukate esperientzi

maila urte batzuetakoa, jaten dute oinarri teoriko batzuetatik, eta oinarri teoriko

horiek eta beraien bizipenak oso konkordantzia handia daukate: “ostia!, es ke

hau da nik sentitzen detena, hau da nik egin nahi detena!, ez?” Orduan horrek

izugarrizko energia du, ez? Eta gero, bueno, jarri ahal dira horri adibideak. Eta

hor hobiena da pixka bat bizipena, ondo, eta bestea, teoria, baina behar izaten

ditugu ereduak, ez? Eta ereduak, ba nik uste det, zorionez bazeudela eta,

orduan, horrek eman zion izugarrizko sinesgarritasuna pixka bat dinamika berri

horiei, ez? Eredua, zein zegon? Ba eredua ikastolak ziran hezkuntza alorrean

(…) Eta hori, gainera, hizkuntza komunitatea artikulatzeko balio izan du, iritzi

politiko diferenteetako jendea aritzeko toki izan da eta abar, ez? (…) Eta nik

uste det horren mimetismo bat izan zirala euskara elkarteak, ez? Bizipen hori

badaukagu baino gizarte mugimenduen norabide horrekin ez da nahikoa, hor

izan ziren oinarri [teoriko] horiek oso ondo enkajatzen dira egin nahi degun

horrekin eta, kasu hortan “Arrasate Euskaldun Dezagun” dago, badakizu, eredu

historikoa bere txikian edo bere tamainan, ez? (5. Elkarrizketa).

Aintzat hartuta bere lanak euskalgintzan izan zuen zabalkunde

prozesua eta ondorengo eragina, Txepetxek modu oso egokian irudikatzen

du mugimendu intelektualaren tradizioak une jakin batean izan dezakeen

garrantzia 299 . Dakigunez, kulturgile bat testuinguru sozial eta

instituzionaletan eratzen da intelektual gisa. Mugimendu intelektualek, hain

zuzen ere, mugimenduaren testuinguruan eratzen dute beren eginkizuna,

(diskurtso propioa, osagarritasunaren kontzeptua barneratua duena, euskal

komunitatea subjektutzat hartzen duena eta gizarte harremanetan interbenituz,

euskarari behar duen “tornuia” ematen saiatu dena) (…) Balorazioa egiteari ekin

aurretik, beste edozein azterketa egin behar denean lez, kasu honetan ere, EKB sortu

zeneko sasoi eta kontestuari erreparatu behar diogu lehenengoz. Alde batetik, giro

politikoa eta horrek eskatzen zuen morrontza (…) Transbertsalizazio politikoak,

estiloak eta jokabide ezintegratzaileak, atomizazioa, euskal komunitatea artikulatu

beharrean segmentarizatzea, inkomunkazioa eta zubi-premia gorria, denboraren

bektorean inpasaren luzamendua, “Bateginik” “Batezinik” bihurtzea… lirateke

ondorio kaltegarri nagusiak (Muniozguren, 1999: 40, 41, 42).

299 Irudikapen hori indartu egin zen bere obrak erakusten zituen ezaugarriengatik. Izan

ere, ez zen ohiko azterketa zientifikoen antzera, neutraltasunari lotutako lan bat,

konpromiso esplizitua aldarrikatzen zuen lana baizik. Ildo horretan, J. Azurmendik

euskararen aldezkarien tradizioan kokatzen du egilea: Txepetx tradizioaren modurik

klasikoenean, tankera guztiz nabarmenki “ideologiko” (are militante) batekin egiten

ausartu da bere planteamendua. Disimulatzen ezer ahalegindu baino (ikertzaile

zientifiko moderno neutralari legokiokeenez), bere “alderdikeria” exibitu egiten du

propio (Azurmendi, 1987: 136).

610

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!