26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Kulturgileek era askotako interesak garatzen dituztenez, kultura

esparruaren barruan hezurmamitutako harremanak gatazkatsuak izan ohi

dira sarritan. Barne liskarrek definizio eztabaidaren itxura hartzen dute

gehienetan; auzi horietan, nork bere interesei egokitutako esparru mugak

ezartzen saiatzen dira kulturgileak, hau da, benetako pertenentziaren

zehaztapena egiten ahalegintzen dira etengabe. Horretarako,

“zientzialariaren”, “idazlearen”, “artistaren”, azken finean,

“intelektualaren” estatutua bermatzen duten titulu sinbolikoak baliatzen

dituzte. Legitimitate intelektualaren monopolioa, baina, ez datza tituluetan,

baizik eta intelektual izendatzeko —“zientzialari”, “idazle”, “artista”, eta

abar— baimena ematen duen boterearen monopolioan. Ondorioz,

intelektualaren definizioa etengabe auzitan dabilen arren, ez dago egon

intelektualaren definizio unibertsalik, liskarreko une jakin bati dagozkion

definizioak baizik.

Halatan, arestian aipatu diren intelektualari buruzko definizio eta

irudikapen katalogo luzeak, hein handi batean, dekretu arbitrarioen emaitza

dira ikuspegi zientifikotik aztertuta. Ez dira arbitrarioak, baina, definizioak

sortu dituzten eragile sozialen ikuspuntutik. Izan ere, askotariko definizio

horiek esanahia hartzen dute sortzaileen kokapena —gizartean eta kultura

esparruan— eta interesak aintzat hartzen direnean. Baina, berriz ere diogu,

ez dago intelektualaren definizio zientifiko betierekorik.

Intelektualei buruzko hainbat eta hainbat azterketetan kontzeptuaren

anbiguotasuna nabarmendu da, eta agerian utzi dira hitzari loturik dauden

konnotazioak eta esanahi desberdinak. Aipatu azterketen asmoa aniztasun

hori gainditzea izan da, maila teoriko-normatiboan behin betiko

proposamena edo definizioa eskainiz eta horren aldeko arrazoibideak

96

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!