26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

publikoa kontrolatzeko leku estrategikoan kokatzen ditu profesional

mediatikoak. Eurek egiten dute gizartea ikusgarri gizartekideentzat

etengabeko irudikapenen sorkuntza eta hedapena bitarteko direla. Hala,

kulturgile mediatikoek sortutako kultura irudikapenetan gizarte

eraikuntzaren bi mekanismo aurkitzen ditugu: batetik, gizartearen

errepresentazio selektiboa, bestetik, aktore sozialentzako esperientzia

markoen eraikuntza (Ortega eta Humanes, 2000: 63, Maiz, 2003: 106-108).

Bada, gertaera askoren arteko hautaketa egiten dute hedabideek eta

aukeratutakoekin gizarte erreferentzi marko jakin bat osatzen dute. Hartan

kokatzen dituzte gizakirik gehienek euren esperientziak eta hartan ematen

diete esanahia bizipenei. Irudikapen mediatikoa, beraz, mapa kognitibo

gisara eratzen da, gizarte errealitateari buruzko kontzeptu eta ikusmoldeen

lehentasunezko iturri modura. 106

4.2.4. Kultura esparruaren berregituratze mediatikoa. Kontsakrazio

intelektualerako irizpide berriak

106 Bide beretik doaz azken urteetan komunikazio mediatikoaren alorrean hain ezagunak

diren “agenda setting” delakoaren teoria eta N. Luhmannek azaltzen duen

“tematizazioaren” teoria. Luhmannen proposamen sistemikoaren ikuspegitik, egungo

gizartearen izaera konplexua aintzat hartuta, konplexotasun horren mekanismo

murriztaileak bilatzeko premia azpimarratzen da. Sinplifikazio mekanismoen artean,

iritzi publikoa aipatzen du berak “komunikazio kolektiboaren egitura tematiko” gisa

ulertuta. Izan ere, iritzi publikoa ez dago honezkero iritziz osaturik, gizarte komunikazio

eratuaren gai instituzionalizatuez baizik. Ildo beretik mintzo da C. Monzón ere: La

comunicación social de masas institucionalizada proporciona el “contexto universal”,

dentro del cual el número ilimitado de tematizaciones posibles es reducido por dicha

comunicación institucionalizada a una estructura comunicativa pública muy selectiva.

En otras palabras: la exclusión de la gran mayoría de los posibles temas, que la

correspondiente constelación de reglas de atención no admite (…) contribuye a la

selección de una realidad pública. La opinión pública se encuentra ahora en la

“estructura temática” que difunden los medios, una estructura de sentido común,

acústica y receptiva desde los públicos, que se presenta como lugar común de

referencia, orientación y salvaguardia de la integración social (Monzón, 1996: 270-

271).

274

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!