26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

—poder o no de expresarse según sus habitus en todos o determinados contextos

y situaciones— o legitimidad de uso (Miranda, 1988: 71).

Beraz, hizkuntza kapitala kapital sinboliko mota bat da, agian

daudenen artean garrantzitsuena. Gizarteak talde sozialeen artean banatzen

du kreditu —sinesgarritasun, ospe— edo gaitasun hori modu bereizgarrian,

betiere talde horiek gizartean daukaten nagusitasun mailaren arabera.

Nolatan izan daiteke hizkuntza gaitasuna kapital sinbolikorik

inportanteena? Bada, gizakien hizkuntza kapitalak arautzen duelako beste

kapital mota batzuk eskuratzeko aukera. Kulturaren jabetze prozesuak

nabarmen erakusten du hizkuntzaren garrantzia. Ondorioz, menderatze

ororen oinarrian atzematen dugu hizkuntza kapitalaren banaketa

bereizgarria. Hizkuntzak, bere praktiketan, botere tresna gisa jarduten du;

areago, gizarte desberdintasunak birsortzeko eta legitimatzeko bidea

eskaintzen du, eraginkorra oso.

Hartara, hizkuntzak, menderatze prozesuak sortzen ditu gizarte

erabileran. Menderatze horren oinarrian sen oneko ezagutzak gizarte

eragileen “dohain” naturalaz —eta haren gabeziaz— daukan pertzepzioa

aurkitzen dugu. Horrela, pertzepzio arruntak patu gisara antzematen du

eragile sozialen mintzaira; edertasuna edo itsustasunaren antzera, hizkuntza

ahalmena modu “naturalean” datorren gauza bat dela uste izan ohi da.

Beraz, ia-ia jainkozko sari edo zigor modura bizi izaten da delako zoria

(Miranda, 1988: 74). Hizkuntza gaitasuna, ordea, habitusaren adierazpena

baino ez da guk dakigunez, hau da, natura bihurtu den historiaren

adierazpena, nahiz eta irudikapen sozialean desberdintasun sozialak

naturalizaturik azaltzen diren. Naturalizazio horren karietara, beste behin

ere, erakundea edo kultura, alegia, arbitrarioa den guztia, naturaren

inperatibo gisa bizi dute gizakiek. Horrelaxe hautematen da gizarte

halabeharra, gaitasun sozialak dohain naturalak balira bezala, gizarte

176

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!