26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Abiapuntua indibiduoa da. Ailegapuntua, euskara. Eta ukipen-puntua,

berriz, hizkuntz-komunitate euskalduna (Sánchez Carrión, 1987b: 63).

Nola gertatzen da prozesua Txepetxen azalpenean? Haren aburuz,

gizabanako baten arrazoizko motibazioa hiztun talde handiago batek

hartzen du: motibazio horren bitartez zirrara eragiten dien beren buruen

pertzepzio bat hartzen dute euskaldun osoek. Haren ondorioz, hiztunen

nuklearizazioa edo trinkotzea sortzen da, alegia, berregin egiten da

hizkuntza komunitatearen “espazio sinbolikoa” deritzona. Eta espazio

sinbolikoa berregitean, hizkuntza komunitatea aglutinatu egiten da; prozesu

horrek, benetako ekintza- eta erabaki-botere bihurtzen du komunitatea, eta

bizirik irauteko gogo batez hornitzen ditu hiztunak (Sánchez Carrión,

1987b: 63).

Euskarazko hiztun osoen nuklearizazioa eragin behar duen faktorea

ideien mailan kokatzen du Txepetxek, zalantza barik. Ildo horretatik, uste

du bere paradigma aurkeztu artean ez dela hiztun komunitatearen trinkotzea

probokatzeko gauza izan den euskarari buruzko arrazoizko motibazio bat

ere sortu. Hain zuzen ere, uste osoa dauka berak proposaturiko diskurtso

berriak falta zen motibazio sendo hori eskaintzen duela euskaldunen

komunitatea behingoz egitura dadin, funtsean, hizkuntzen arteko

berdintasunen arrazoiak eta hizkuntzen garapenaren printzipioak agerian

uzten dituelako (Sánchez Carrión, 1987b: 64 eta hur.).

Horraino Txepetxek esandakoa. Mugimenduaren baitako adituek eta,

bereziki, sortzen ari ziren profesional gehienek, abegi onez hartu zituzten

haren eskaintzak egintza kolektiboaren euskarri teoriko razional gisa. Ahots

kritiko batzuek boterearen abstrakzioa egiten zuen eredu idealista eta

621

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!