26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Oro har, ez klabe politikoek ez klabe sozial orokorrek ez digute euskararen,

hizkuntzaren historiaren gakoa argitzen. Muina erakusten diguna klabe

linguistikoa da: hizkuntza komunitateen terminoetan egindako azterketa (Erize,

1997: 32).

Gure ustetan, bi atal bereiz daitezke Erizeren arrazoibidean. Alde

batetik abiaburua dago: alegia, euskarari buruzko azterketa historikoetan

nahiz soziologikoetan hizkuntza komunitatearen iraupena —eta, hartara,

iraupen faktoreak ere— ikertzeko premian arreta jartzen duen argudioa.

Enfasi aldaketa hori —ordezkapenetik iraupenera doana— balio handiko

ekarpena da, zalantzarik gabe, eta ikerbide interesgarriak irekitzen ditu.

Bestetik, ikuspegi aldaketa horretatik haren lanean erakarritako ondorioak

daude: hizkuntza komunitatea subjektu bihurtzean, zokoratu egiten dira —

gure ikusmolde soziologikoaren arabera, behar adina baloratu gabe— haren

egituraketa linguistiko-kulturalean eragiten duten hizkuntzaz kanpoko

faktoreak. 199

Hemen aurkezten den ikusmoldean bat etorri gintezke Erizerekin

euskararen historia talde euskaldunaren historia dela baieztatzen duenean.

Izan ere, hizkuntza gutxituen ikerketak dagoeneko ez du izan behar soilik

hizkuntza ordezkapenaren sinonimo. Orobat, hizkuntza gutxituen hiztunak

ezin dira objektu pasibo eta galtzaile huts gisara irudikatu historiaren

bilakaeran. Aitzitik, aukerak eginez eta erabakiak hartuz elementu

bizidunak eta aktiboak izan ohi dira, hala hizkuntzaren esparruan nola

gizarte bizitzako beste edozein eremutan. Errealitate hori agerian uzteak,

ordea, ez garamatza inondik ere hizkuntza komunitatearen eta hizkuntzaren

199 Uste dugu horrelako planteamendua antzematen dela Erizeren zenbait

adierazpenetan: Nire asmoa (…) euskararen historia atzerritarren zapalkuntzaren,

bertakoen utzikeria edo saldukeriaren, euskaltzaleen ahaleginen eta baldintza soziopolitiko

“objektiboen” muturren artean kokatzen duen, maiz biktimismo kutsua duen eta

azentua atzerakadan ipintzen duen programa gainditu eta molde berrietan abiatzen da

(Erize, 1997: 33).

456

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!