26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

zeuden indar harremanak bestelakotu dituzte. Intelektual akademikoei

dagokienez, autonomian oinarritutako tradizioak ahultzeaz gain

eraldakuntzak zilegi egin ditu kulturgile akademikoen kontsakrazio-molde

berriak. Halatan, akademiaz kanpoko —zenbaitetan, kulturaz kanpoko—

kontsakrazio instantziak nagusitu dira poliki-poliki modu gero eta

nabarmenagoan. Instantzia horiek kulturgile- eta lan-mota jakin batzuk

lehenesten dituzte, eta ez soilik sari ekonomikoen banaketari dagokionez.

Izan ere, kultura erakundeek eskainitako ospea baino hedapen zabalagoko

prestigioa bermatzen diete kulturgileei kulturaz kanpoko erakundeek

(Bourdieu, 1984: 157). Modu horretan, merkatuan, erakunde

burokratikoetan eta hedabideetan eskuraturiko botere sinbolikoa baliatzea

ohikoa bihurtu da mundu akademikoan, hainbestean non, unibertsitate

esparruan orain mende erdi ezezagunak ziren tradizioei bidea zabaldu zaien

(Larrinaga, 2001).

Beste alde batetik, unibertsitatearen autonomiaren ikusmoldeari

atxikita egon diren tradizio intelektual humanistak eta kritikoak ez dira

erabat desagertu, esparruko nagusitasuna galdu duten arren. Zenbait autore,

hala ere, baikor agertzen dira tradizio horien iraupenari dagokionez.

Eyermanen arabera, esaterako, sarritan gizartetik isolaturik dauden

unibertsitate campusek oraindik gune egokiak eskaintzen dituzte

hausnarketa kritikoa eta eztabaida publikoa bideratzeko 84 , nahiz eta

onartzen duen esparru gero eta bazterrekoagoak direla esparru

intelektualaren barruan.

In most late modern societies, campuses are surrounded by cafés, coffee houses

and theatres, i.e., those public places deemed so central to the aristocratic,

movement and dissenting intellectual traditions. Literary journals and small

publishing houses, at least in some countries, still provide a vehicle for the

84 J. Habermasek eta R. Jacobyk deskribatzen duten esparru publikoaren ildoan aipatzen

da hemen eztabaida publikoa. Ikus Habermas, 1981; Jacoby, 1987.

227

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!