26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

irabazitako autonomia, baita eragotzi ere orain dela gutxiko iraganetik

jasotako tradizio intelektual zenbaiten garapena.

Merkatu kapitalistak eta estatuak, hurrenez hurren, inposatu dizkiote

egiturazko baldintzapenik handienak kulturaren funtzionamenduari.

Zalantzarik gabe, logika kapitalista kulturan barneratu diren indar

inbaditzaileen artean bortitzenetakoa izan da. Merkatuaren

razionaltasunaren erasoa barru-barruraino sartu da lan intelektualaren

guneetan, hainbesteraino non, kultura esparrua egunean baino egunean

merkataritza indar nagusien mendeago geratu den: enpresa pribatuetan

txertaturiko ikerkuntza zientifikorako erakundeak, argitaletxe erraldoiak,

zinegintza enpresak eta masa hedabideak dira horren lekuko. Horiek

osatzen dute, hein batean, kultura industria modura ezagutzen den erakunde

multzoa. Izan ere, gaur egunean gero eta merkatu zabalagoak ireki dira

merkantzia edo produktu itxurapean agertzen diren ondasun

sinbolikoentzat; ondasun modura, haien eskaria eta kontsumoa etengabe

hazi da. Halatan, ezagutzaren gizartea deritzonak —informazioaren

gizartea, zerbitzu gizartea eta beste termino batzuk ere maiz erabiltzen dira

errealitate bera izendatzeko— etengabe eskatzen dizkie zerbitzu

sinbolikoak era askotako agertoki instituzionaletan kokatutako kulturgileei:

unibertsitateetan zein masa hedabide handietan, ikerkuntza zientifikorako

zentroetan zein estatu- eta industria-burokrazietan, gobernu erakundeetan

zein gizarte mugimenduetan, merkatuaren logikapeko eskaria hazi eta hazi

besterik ez da egiten.

Bestalde, estatu burokrazien zabalkundeak eta Ongizateko Estatua

finkatzeak —finkatze erlatibo eta aldakorrak betiere— gune berriak ireki

zizkioten kulturgilearen jarduerari. Hala, lanbide berriak instituzionalizatu

ziren eta esparru publikoko funtzionarioen kopurua hedatu zen. Era berean,

209

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!