26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

zuzenean edo zeharka— etengabe urratzen dituzte unibertsitate munduaren

mugak. Azken finean, unibertsitate jarduerak ezin izan ditu baztertu

gizarteko esparru guztietatik —esparru ekonomikotik bereziki— datozkion

eskakizunak eta presioak. Testuinguru horretan, tradizio intelektual

humanistiko eta kritikoek gero eta esparru murriztuagoak eta gero eta

eragin mugatugoak dauzkate unibertsitatean, kultura esparruan eta, oro har,

gizartean. Izan ere, balioa galdu dute, hau da, zentzurik gabe geratu dira

ezagutza instrumentalak gailentzen eta saritzen diren gizarteetan.

2.3. Unibertsitatearen pribilegioaren gainbehera

Estatuak bultzatutako derrigorrezko irakaskuntzaren erakundeak

batetik, eta, XX. mendearen bigarren erdialdetik aurrera Ongizateko Estatu

zeritzonak sustatutako unibertsitate irakaskuntzak, bestetik, lehenago

unibertsitateak zeukan prestigio elitista indargabetu dute arian-arian. Behin

eta berriro adierazi dugun moduan, gizarte esparruan gertatzen diren

eraldaketek isla —ez beti automatikoa— izan ohi dute kulturaren

esparruetan. Hala, unibertsitatera ikasle gero eta gehiago heldu zenean,

unibertsitate irakasleria hazi zen lehendabizi, eta diziplina akademiko eta

ikastetxeen arteko indar harremanak aldatu ziren ondoren.

Unibertsitatearen ohiko ikusmoldea, edo zehazkiago, hark eskainitako goi-

mailako kulturaren esanahi elitista zalantzatan jarri zen harrezkero.

Le pouvoir d´une élite est inversement proportionnel au nombre

gogorarazten digu Debrayk intelektualez ari dela (Debray, 1979: 57). Bada,

gauza bera gertatzen da gizarte ondasun guztiekin. Jakina denez, objektu

jakin batek edo gizarte ezaugarri batek galdu egiten du erantsita daukan

bereizketa-balioa jende askok objektu hori eskuratu dezaken une berean.

233

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!