26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Hauteman ere ekoizpen sinbolikoaren esparru guztietan hautematen

da estatuaren eta erakunde ekonomikoen nagusitasuna, sarritan kultura

eragilearen beraren kontzientziatik kanpo dauden moldeen bitartez.

Esaterako, administrazio publikoak eta haien ordezkariak, baita eragile

ekonomikoak ere, “gizarte arazoen” ekoizle handiak izaten dira. Ildo

horretan, gizarte eskari kognitiboaren bozeramaile legitimatu modura

jarduten dute. Beraz, zientzia, —gizarte zientzia, batik bat— gizartetik

proposatu edo inposaturiko gaiak jasotzeko arriskuan egoten da beti; gaiok

izaten dira, hain zuzen ere, ikerkuntza ahaleginak eta unean uneko kezka

intelektual nagusiak orientatzen dituztenak. Jakina denez, gizarte batek

legitimotzat jotzen den arazo multzoa lantzen du aro bakoitzean; horiexek

izan ohi dira, hain justu, eztabaidagai bihurtzen diren gaiak, “gai publiko”

deritzetenak, estatuak berak ofizialtasun estatusera eramaten dituenak.

Ondorioz, ofizialki osaturiko batzorde zientifikoetan eta berariazko

erakundeetan aztertu izaten dira sarri eta lehentasunezko tokia eskuratzen

dute publikoki finantzaturiko ikerkuntza programetan.

Halatan, modu ezkutuan bada ere, gaur egun gai eta arazo ofizialak

eskari burokratikoaren bitartez inposatzen dira kulturaren esparruetan:

kulturgileei eskainitako bekak, ikasketa programak, ikerkuntzarako diru

laguntzak, kontratuak eta bestelako bidezidorrak horren erakusle izan ohi

dira. Bitarteko horiek ez dute soilik estatu burokrazia eta administrazioetan

eragiten. Unibertsitate eta ikerkuntza-erakunde publiko zein pribatuetako

jarduera eta, nola ez, esparru publiko mediatikoaren jardunbidea ere

urratzen dute. Era horretan, esparru politikoak, esparru ekonomikoak eta

sozialak, zehazkiago, haietan nagusitutako gizarte indarrek, euren

printzipioen arabera (aurre)definitu eta zedarritzen dituzte gero kulturaren

esparruan —esparru zientifikoan eta intelektualean— berreskuratu eta

lantzen diren gaiak.

247

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!