26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Baina, mugimenduaren desmobilizazio horrek, modu paradoxikoan, haren

etorkizuneko profesionalizaziorako eta barne dibertsifikaziorako oinarriak

ere jarri zituen. Harrezkero esparruan metatu ziren baliabideak ez ziren

hain politikoak izan, bai aldiz askoz ere espezializatuagoak. Bestalde,

autonomiaren eta heteronomiaren arteko dialektikak bere efektu

perbertsoak erakutsi zituen. Izan ere, krisiaren ondorioz, euskal

kulturgileak ohartu ziren zenbaterainokoa zen kulturgintzaren

mendekotasuna esparru politikoari buruz eta zer eragin kaltegarri zeukan

euskalgintzaren autonomia ezak. Baina, administrazioak beharturiko

babesak beste era bateko mendekotasunari ireki zizkion ateak

aurrerantzean: finantzaketa publikoak sustatutako ekimen kulturalari, hain

zuzen ere.

Seguraski heldutasun prozesu baten barruan pasa beharreko momentua izango

zen baina inongo onurarik ekarri ez duena. Hor dago zatiketa politiko bat.

zatiketa politiko horrek dakar zatiketa ideologiko bat eragina daukana gizarteko

sektore guztietan edo askotan, euskalgintzan, kulturgintzan badu. Euskalgintzan

asko. Kulturgintzan igual gutxiago. Euskalgintzan izugarria izan zuen eragina.

Eta orduan euskalgintza barruan ez dago esan dezagun autonomia maila bat,

pentsamendu eta egite propio bat, hortik aparte. Eta orduan zatiketa hori ere

hor gertatzen da. Zatiketa horrek ekartzen du gauzak ezin bideratu behar den

bezala eta batez ere ezin aprobetxatu zeuden bitartekoak, eta bitarteko urriak…

HABE/AEK… Eta egia da hor izugarrizko ahalegina dagoela alde batetik.

Izugarrizko, nola esango nuke, utzikeria, beste alde batetik, gauzak egiteari

begira. Eta urratsak, esfortzu handiz egindako urratsak eman zirela

instituzioetatik kanpoko arlo horretan. Gaur egun oraindik eragina du. Oraindik

badaude flekoak. Asko superatu da, baina oraindik badaude flekoak. Batez ere

gero gauzak ulertzeko moduak, ez? Oraindik ez dago sintonian elkarrekin eta

sinergiak bilatzeko, parekotasun batean, elkarrekin aritzen, kultura bat. Ez

dago. Oraindik ez dago. Eta oraindik mesfidantzak egon badaude (4.

Elkarrizketa).

Transbersalizazio politikoaren ondorioz ba, ez dakit, jardun gehiena (…) kultura

arlotikan egiten diran jardun ekintzaileak edo bai jardun intelektualak ere, nik

uste det ia denak zeudela transbersalizazio politikoarekin (…) instituzioek eduki

zuten zatiketa horrekin, ordun dena (…) gaia zan euskeraren kontuarekin ere

elebitasuna eta elebakartasuna eta… zaude legearen alde edo zaude legearen

kontra, ez? Eta hori, ba gizartean bizi zan gatazka baten parametro beretsuak

ziran, ezta? (…) Hori maila konkretura jaisten dezu euskalgintzan, zertan? Ba,

garai hortan ekintza konkretu bat antolatzen dezu eta bere irudiarentzat da

berdin dala zer antolatzen zan, inportanteena zan nork antolatzen zuen, orduan

600

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!