26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Bestalde, kontuan hartzen badugu diskurtso irrazionalista nagusi izan zen

garaian —hau da XIX. mendeko azken hamarraldietan eta XX. mendeko

lehen urteetan— masen egintzaren eroale nagusia langile klasea izan zela,

egintza kolektiboa jarduera irrazional modura kalifikatzeak ondorio

politiko argiak zeuzkan. Bada, kontzeptualizazio horrek gero eta

indartsuago ageri zen gizarte mugimendu baten ahalmenak baliogabetu

nahi zituen. Hain zuzen ere, legitimitate itxura oro kendu gura zien

langileriaren asmoei. Hartara, masen tradizio irrazionalista langile

klasearen aurka sortutako pentsamendua zen, bere adierazpen politikoari

zegokionez bederen. Azken batean, gizarte ordenatik at kokaturiko egintza

kolektiboei razionaltasuna ukatzen zien modu nabarmenean. 132

Dena den, XX. mendeko 30eko hamarralditik aurrera gutxi izan ziren

egintza kolektiboa azaltzeko tradizio irrazionalistara jo zuten autoreak.

Halaz ere, egintza kolektiboaren fenomenoen ikuspegi horrek eragin handia

izan du beste bide intelektual batzuen bitartez: Chicagoko Eskolan 40ko eta

50eko hamarraldietan garaturiko “Jokabide Kolektiboa” deritzon

ikusmoldearen bitartez eta “Masa Gizartearen” ikusmoldearen bitartez,

hurrenez hurren.

Jokamolde Kolektiboaren ikuspegiak irrazionalisten masa psikologia

baztertu zuen gizarte mugimenduen azterketaren paradigma nagusi modura

40 eta 50eko hamarraldietan. Ildo horren adierazleen artean Park eta

Burgess, Blumer, Turner eta Killian ditugu. 133 Jokamolde Kolektiboaren

ikuspegiak ohiko jokabide konbentzionalaren eta jokabide kolektiboaren

132 Eguzki Urteagak gogorarazten duen bezala, Le Bon eta Tarde-ren kasuan bereziki,

jendetza-fenomenoak eta oro har akzio kolektiboak nahitaez irrazionaltzat jotzen

dituzte, ordenaren koadroan sartzen diren ekintzak eta noski instituzioenak soilik

razionalitatez osaturik baleude bezala. (Urteaga, 1995, 113).

133 Jokamolde Kolektiboaren tradizioan kokatzen diren autoreen ekarpenak zehazkiago

aztertzeko ikus Chazel, 1992.

333

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!