26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

euskalgintzako ahaleginak —oro har, kulturgintzakoak— hiztunen

komunitatea biltzera zuzenduta daude; beraz, politikagintzatik at,

autonomia daukan esparru batean kokatzen dira. Nolanahi ere,

autonomiaren aldeko diskurtsoek era askotako aldaerak eta moldeak

erakutsi dituzte azken urteetan. Aldaera batzuek euskalgintzaren

identifikazio partidistaren ukazioa besterik ez dute izan helburu; haratago

joan dira beste batzuek hizkuntzaren aldeko egintzaren erabateko

despolitizazioa aldarrikatu dutenean. Halaz ere, autonomiaren aldeko

diskurtso horiek trabak aurkitu dituzte zenbaitetan, bereziki indarrean den

gatazka politikoak hizkuntza eta kulturaren esparrua modu nabarmenean

inbaditu duenean, edo hizkuntza nagusiekiko mendekotasun harremanak

mozorrorik gabe botere-harreman politikoz jantzita agertu direnean.

“Euskaraz diharduena eta Euskal Herriaren alde dabilena abertzalea da”. Ba

zergatik? (…) Nik uste guztiok ezagutzen dugula euskaraz diharduten pertsona

bat baino gehiago, eta gero eta normalagoa izango da, abertzaleak ez direnak,

euskaltzaleak adiera hertsian ere ez direnak, eta halaz ere euskaraz dihardute

eta lan egiten ari dira. Beraien ekarpena Euskal Herriarentzat eta euskararen

hizkuntza komunitatearentzat beste edozeinena bezain inportantea izan

daitekeela, kalitatearen arabera edo edukien arabera are inportanteagoa izan

daiteke (…) gertatzen dena da gatazka bat dagoenean (…), lerratzeko joera bat

dagoenean edo presioak izaten direnean, ba kutsu ideologikoa ematen zaio

[hizkuntzari] ezta? (…) Ikuspegi horretatik argi dago (…) nola ikusi gaituzten:

Beste kontu bat da gu hori ote garen. Baina, klaro, horrela ikusten gaituzte eta

horrek izugarrizko zama dakarkigu (8. Elkarrizketa).

Bigarren diskurtso bat ere atzematen da euskalgintzako kulturgileen

artean, hau ere adierazpen eta aldaera bat baino gehiagorekin. Funtsean

politika/hizkuntza binomioa uztarturik atxikitzen duen ikuskera batean

oinarritzen da, neurri batean ezinbestekotzat jotzen baitu euskalgintzaren

politizazioa gaur egungo egoeran. Ikuspegi horretatik, kulturgileak rol

politikoan azaltzen dira, ez aktore politiko konbentzionalak direlako,

592

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!