26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Azterketa teorikoetan intelektualei buruzko hainbat definizio aurkitu

dugu aukeran. Ugaritasun hori gizartean indarrean dauden tradizioekin

lotuta dago, zalantzarik gabe. Izan ere, era askotako testuinguru historiko

eta instituzionaletan gauzatutako tradizioak ezkutatu ohi dira definizio

horien guztien atzean. Horrexegatik proposatzen dituzte eredu teoriko

normatiboek hain jarraibide desberdinak, zenbaitetan kontrajarriak. Lehen

Atalean aipatu ditugu azterlan teorikoetan azaldutako hamaikatxo definizio

kontraesankorren nondik norakoak. Horietako bakoitzak tradizio jakin

batetik datorren intelektual eredua jasotzen du. Izatez, autonomia

aldarrikatzen duen akademikoa, enpresa edo administrazioetan produktu

sinbolikoak saltzen dituen aditua, alderdi politikoari edo gizarte

mugimenduari loturik dagoen intelektual “konprometitua”, besteak beste,

intelektuala osatzeko aukerako ereduak izan dira Mendebaldeko historia

modernoan zehar. Hortaz, eredu gisa, kulturgilea eraikitzeko baliabideak

eskaini dituzte tradizioek; beste era batera adierazita, gaur egungo

kulturgileek erreferentziatzat jotzen dituzten iraganeko jokamoldeak eta

idealak eman dituzte.

Ildo horretan, tradizioak inspirazio iturri izan litezke esparruko

kideentzat, alegia, intelektualek izan beharko luketenari buruzko

ikasbideak. Baina, horrekin batera, esparru intelektualean garatzen diren

indar harremanen markoan bestelako aukerak sortzeko abiapuntuak ere

badira. Tradizio intelektual berria ez da sortzen ezerezetik, tradizioarekin

kontrastean eta tradizioari aurre eginez baizik. Tradizioen asmakuntza,

beraz, lehenagoko tradizioetan oinarritzen da. Prozesu hori testuinguru

aldakorretan gertatzen da, testuinguruak egiturazko mugak eta aukera

markoak ezartzen baitizkio jarduera intelektualari. Esparru ekonomiko eta

politikoaren presioetatik landa autonomia esparrua eskaintzen duten

207

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!