26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

adituak behar dituzte. Halatan, biek moldatu eta otzandu dute elite heziaren

atal gero eta garrantzitsuagoa. Baina, dagoeneko ez dago intelektual

handien premiarik elite horiek egiten ari direna unibertsalki zuzena, erabat

egia, morala eta ederra dela baiezta dezaten.

Baumanen ikuspegian, intelektualaren estatusa ahuldu duen

hirugarren eta azken faktorea kulturaren esparruak bizi duen kolonizazio

egoera da. Ildo horretan, merkatu politikoa eta ekonomikoa kulturaren

esparru autonomoan sartu dira indarrez. Estatuak berak harreman

anbibalentea dauka kulturarekin. Kulturgintza esparruaren mekanismo

instituzionalizatu batzuk estatuaren funtzio zapaltzaileentzat garrantzitsuak

diren heinean, edo estatuak kontsumo gizartearen birsorkuntzan daukan

funtziorako beharrezkoak, orduan bai, estatuak aldi berean babesle eta

zentsore moduan jarduten du, dirulaguntzak emanez baina zereginen eta

emaitzen inguruan erabakitzeko eskubidea beretzat gordez. Bestalde,

estatuak atzera egiten duenean, egintza hori ez da kulturgintzaren askapen

prozesu batean adierazten; beste “babesle” eta zentsore batek betetzen du

hark utzitako hutsunea: merkatuak, hain zuzen ere. Beraz, merkataritza eta

masa kulturaren garapena intelektualei zegokien esparruaren azken

desjabetze urratsa izan da. Desjabetze horrek ondorio larriak eduki ditu,

kontuan hartuz gero esparru horretan oinarritu dela eskuarki kulturgileen

agintea. 127

Baumanek ongi azaltzen dituen prozesuon ondorioz, esparru

intelektuala behartuta dago gaur egun egoera berrira moldatzera.

Unibertsaltasun absolutuaren amets modernoen porrotak, kulturgileei

zegozkien berezko guneen desjabetzeak eta monopolio —eta pribilegio—

gisa kulturgileek betetzen zituzten funtzioen gainbeherak egokitze

127 Ikus Bauman, 1997: 189-194.

320

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!