26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ere kontingentziarekin bat datorrelako. Arestian adierazi den legez,

zientziaren autokritika diziplinek egin dituzten ekarpenez gain,

eraldaketaren eragile nagusia ezagutza zientifikoaren garapena bera izan

da. Bilakaera horrek adierazpen ikusgarriak izan ditu. Eredutzat jo

daitekeen bat tradizio positibista zalantzatan jarri duen XX. mendeko

fisikaren garapenean antzematen dugu. Horrela, mundu fisikoaren ohiko

ikusmoldeak, hots, 1905ean Einsteinek Erlatibitate Bereziaren teoria

formulatu baino lehenagokoak, abiaburutzat hartzen zuen errealitatea —eta

hura deskribatzen duen fisika— bakarra dela eta behatzaile guztiek modu

berean ikusi —eta deskribatu— behar dutela, edozein delarik erabilitako

inertzi erreferentzia. Baina, espazio absolutuaren ametsak porrot egin zuen

ikusi zenean distantziak aldatu egiten direla neurketarako baliatutako

inertzi-erreferentzia sistemaren arabera, eta denbora —behatzaileek hartaz

egiten duten neurria— ez dela berbera sistema inertzial desberdinetan

(Sánchez Ron, 1996: 267). Halatan, Einsteinen erlatibitatearen bi teoriek,

Bereziak eta Orokorrak, zalantzatan jarri zuten aldagai jakin baten

ezagutzaren balio absolutua; aitzitik, hura beste aldagai batzuen baldintza

zehatzetara ezinbestean lotuta zegoela berretsi zuten.

Bestalde, mekanika kuantikoaren garapenak, Heisenbergen

Indeterminazio Printzipioaren ondorioz, agerian utzi zuen mundu

mikrofisikoan ez direla nagusi lege deterministak, mundu makrofisikoan

diren bezala. Hartara, errealitate fisikoan bertan datza ziurgabetasuna eta ez

soilik objektuaren giza ezagutzan. Azkenik, XX. mende amaieran,

konplexotasun maila handia daukaten sistema kaotikoen azterketek,

denbora luzeetarako iragarpenen ezintasuna erakutsi dute. Hori guztia

gertatu da, beraz, gainerako zientzientzat betidanik eredu izan den fisikaren

esparruan.

294

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!