26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

nahiz eta zenbaitetan ez duten batere legitimitaterik lortzen beste esparru

intelektual batzuetan. Hala, Txepetxek esaterako, euskalgintzako ezagutza

interesei erantzun zien une berean eraiki zuen bere nortasun kognitiboa ere,

euskalgintzan eta ez beste kultura esparruko instituzio legitimoetan osatu

baitzen haren intelektual rola. Ildo horretatik, euskalgintzak agertoki

publiko egokia eskaini zion soziolinguistari, ez soilik lana adituei

aurkezteko 300 , baita haren proposamenak modu zabal batean ezagutzera

emateko eta mugimenduaren bitartez egintza bihurtu ahal izateko ere.

Horrenbestez, mugimenduak haren lanaz egindako dibulgazioari esker

kontsakrazio intelektualerako aukera bermatu zion.

Bere garaian bere teoriak zabaltzeko nukleo bat sortu zen, momentu horretan

deitu zena “Adorez eta Atseginez” (9. Elkarrizketa).

Izan ere, euskalgintza eta antzeko gizarte mugimenduak sozializazio

gune garrantzitsuak izan ohi dira. Txepetxek bere lana argitaratu bezain

laster eman zion hasiera mugimenduak haren planteamenduen dibulgazio

jarduerari. Soziolinguistaren pentsamendua ezagutarazteko berariaz sortu

zen lan talde bat, Adorez eta Atseginez izeneko mintegia. Zabalkunde

ahaleginean, bestalde, era askotako baliabideak erabili ziren: liburu

aurkezpenak, bideoak, ikastaroak, aldizkariak —Arrasateko Jazten

aldizkariak egindako lana azpimarratzekoa da— eta beste batzuk.

Burututako sozializazio saioa handia izan zen, ezbairik gabe.

Dibulgazio jardunean prozesu kulturalak eta politikoak agertzen dira

nahasirik. Batetik, dibulgazioak erakusten digu era askotako eragile

kulturalek parte hartzen dutela mugimendu esparruan, besteak beste

300 Publikotasun modernoaren definizio idealak eskatzen duenaren ildotik, euskalgintza

edo antzeko gizarte mugimendu batek baliabide kulturalak dituen publikoak eskaintzen

ditu, eskolatuak, intelektualaren rolaren eraikuntzan ezinbestekoak direnak.

611

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!