26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Euskara teknikariek eta, oro har, profesionalen taldeek gero eta garrantzi

handiagoa hartzen ari ziren euskalgintzan. Hartara, euren interes

kognitiboak ere, gero eta definituagoak ziren. Garrantzi progresibo horrek

kulturgileen arteko oreka aldaketa bat adierazten zuen esparruan, baita

profesionalizazio prozesu bat ere. Hala, Txepetxen proposamena tresna

ezin egokiagoa izan zen udal esparruan hiztun komunitateari begira jardun

behar zuten administrazioko profesionalentzat. Luze gabe, Txepetxen lanak

euskalgintzaren egintza bideratzeko euskarri teoriko-ideologiko bihurtu

ziren. Bestela adierazita, mugimenduaren ezagutzazko dimentsioa osatzen

lagundu zuten aurrerantzean. Txepetxen hizkuntzen ikusmolde ekologikoa

eta hizkuntzen arteko berdintasunaren printzipioa hartu zituen

abiapuntutzat mugimenduak, eta hiztun komunitatearen berreraikuntzan

jarri zituen hizkuntzaren berreskurapenaren aldeko indarrak —hizkuntza

hiztun komunitatearen baitako praktikan ez beste inon gauzatzen dela

gogoan hartuta—. Helburu hori lortzeko, komunitateko partaideen

borondatea sustatzeko premia sortu zen. Hizkuntza gaitasun osoa eta

hizkuntza kontzientzia zutenek osatu behar zuten sustapen prozesuaren

nukleo dinamizatzailea —“gune sinbolikoa”—. Gutxiengo militantearen

eguneroko praktikaren bitartez gizarteko gainontzeko kideen hizkuntza

kontzientzia eta jarreren aldaketa sorrarazi gura zen, hizkuntza

komunikaziozko funtzioak berreskuratzearekin batera —hizkuntza

testuinguru sortzaile eta produktiboetan erabiltzean— gizarte arau eta

baldintzapen objektiboak gaindituko zirelakoan.

berreskurapenerako enpirismoan oinarritutako teoria soziala finkatu eta esperimentatu

dela. Hau izan liteke datozen urteotan indar berriz lanean segitzeko daukagun

euskarririk garrantzitsuenetako bat. Txepetxi esker (…) Gehiago esaten ausartuko naiz.

Teoria honek praktikan bere emaitzak ematen dihardu. Han-hemenka herri-taldeak

sortu dira eta sortzen diharduten ilusioa, ezinbestekoa zaiguna, zabalduz

(Muniozguren, 1992: 48).

623

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!