26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

gizabanakoaren gain kokatzen dira eta erabat baldintzatzen dute haren

bizitza.

Gizabanako/gizarte sasi-hautabidea gaindituta gera daiteke errealitate

soziala objektibatze prozesuen emaitza dela ulertzen dugunean. Giza taldea

ezaugarritzen duen gaitasuna dugu objektibatzea, hots, gizartea animalien

elkartetik bereizten duen ahalmena. Objektibatzeko gaitasuna giza

izaeraren ondorioa da, gizakia “abere sinbolikoa” baita. Beraz, edozein giza

talderen eguneroko praktikaren emaitza osatzen du objektibatzeak, giza

taldeak, bere interakzioan, pentsatzeko, sentitzeko eta jarduteko molde

komunak eratzen ditu eta. Moldeok instituzio gisara aurkezten dira

gizartearen esparruan; objektibatze sozialaren adierazpen pertsonalak

direnean, aldiz, habitus modura agertzen dira. Baina, molde sozialek zein

haien adierazpen indibidualek iturri berbera daukate.

Beste hitz batzuetan adierazita, objektibatzearen jarduera praktikoan

eraikitzen dira, aldi berean, gizabanakoa eta gizartea. Eta objektibatze hori

hala gorputzetan nola instituzioetan hezurmamitzen da. Horrenbestez,

ordena soziala —eta haren birsorkuntza— instituzioen sorkuntzan eta

birsorkuntzan datza eta, modu paraleloan, gizaki sozial zehatzaren

sorkuntzan, hau da, habitusaren eramailearen moldakuntzan. Garrantzizkoa

dugu prozesuaren bi aurpegiak aintzat hartzea, alegia, objektibatzea

sozialki esanguratsua eta eragingarria dela baldin eta gizakien gorputzean

habitus edo zentzu praktiko modura gauzatzen bada, gizarte egituretan

gauzatzen den bezalaxe. Modu horretan lortzen da indibidualtasunaren eta

kolektibotasunaren arteko elkarrekikotasun ezegonkorra, hau da, egitura

subjektiboen eta objektiboen arteko korrespondentzia, egintzaren eta

egituraren arteko kidetasuna.

139

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!