26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

hutsa baino askoz ere prozesu korapilotsuagoa izan ohi da trebakuntza hori.

Esparru sozial jakin bateko eragileek eskuratzen dituzten gaitasun,

pertzepzio eta balorazio eskemen multzoak —habitus kontzeptuarekin

ezagutzen ditugun disposizioak, azken batean— erabakigarriak dira

esparruko jokoan parte hartu ahal izateko. Hala gertatzen da kulturaren

esparruan ere. Bada, disposizio horiez jabetu ezean, zaila da kultura

egintzek daukaten zentzua atzematea. Halaz ere, habitusa inkontziente gisa

eskuratzen da sozializazio prozesuetan. Hori dela eta, gaitasun kulturalak

gizabanakoen dohain natural modura ikusi izan dira sen oneko ezagutzan.

Are gehiago, gaitasun kulturalen sorkuntza soziala ezkutuan geratu izan

denez, desberdintasun kulturaletan oinarritutako asimetria sozialak

naturalizatzeko joera finkatu da gizarte modernoetan. Hain zuzen ere,

ezjakintasun horrek baimendu du Aro Modernoan intelektualen nagusitasun

sinbolikoa. Horrela, kulturgileek kapital sinboliko gisa erabili ahal izan

dute beraien ezagutza espezializatua gizartean, baita aginte osoz erabili ere.

Intelektual modernoaren azterketan aurkeztu dugun lehen helburua

kultura esparruaren harremanezko ikuspegia azpimarratzea izan bada eta

bigarrena kulturgilearen gaitasun inkontzienteen naturalizazioa azaleratzea,

hirugarren helburu gisa ikuspegi historikoaren premia nabarmentzea jarri

dugu. Izan ere, kultura esparruak gizarte historikoetan kokaturik egon ohi

dira eta horiekin harremanetan jardun dute. Ondorioz, intelektualaren ideia,

gizarte eragile bereizi gisa, modu historikoan eraiki da, gizarteari eta

testuinguruari atxikita. Kulturgilea, hitz batean, gune instituzionalei loturik

sortu da, ez bestela. Horrez gain, egintzarako ereduak eskaintzen dituzten

ideal eta tradizio multzoen emaitza izan ohi da intelektuala. Halatan,

tradizioak eta testuinguru sozio-intelektualak estu uztarturik egoten dira.

Gizarte bakoitzean jarduera intelektualaren eredu normatiboa ematen duten

tradizio intelektual bereziek osagarri kognitiboak, teknikoak eta

675

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!