26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ihurtzen dira Mannheimen aburuz. Ildo beretik argudiatuz, pentsatzen du

ez dagoela problema politiko edo promes ekonomikorik intelligentsia talde

aktibo batean bil zezakeenik, kulturgileen taldeak partekatzen duen interes

bakarra prozesu intelektuala baita, hau da, gizartean dauden ikusmolde

ezberdinak sailkatu, diagnostikatu eta aurreikusteko etengabeko ahalegina,

perspektiba anitzak ulertzeko eta aurkitzeko saioa. Azken batean, gizarte

nortasunaren gabezia akats izan ordez berebiziko aukera izan ohi da

intelektualarentzat. (Mannheim, 1963: 225, 239).

Gramsciren eta Mannheimen kontrajarritako formulazioek badaukate,

oro har, gure egunetara arte iritsi diren bi ildo teorikorekin elkarrekikotasun

franko. Jardun intelektuala esparru kulturalera mugaturik definitzen da,

horietako batean, eta esparru politikoan burututako eginkizunetara

zedarrituta geratzen da, bestean. Intelektual “organikoaren” eta intelektual

“autonomoaren” irudikapenek, bi teoria baino gehiago, aurrez aurre

kokaturiko mundu ikusmoldeak osatu dituzte luzaroan. 70eko hamarkadan

ohikoak ziren termino politikoetan adierazita, ikusmolde kulturalista

nagusitu da lehen ildoan eta ikuspegi materialista historikoa —politikoa

gaur egungo hizkeran— bigarrenean. (Oltra, 1978: 8).

3.1.4. Kultura vs. politika

Intelektuala kultura eragile gisa nahiz eragile politiko gisa hauteman

izan da. Kontrajartze horrek funtsatu du behin eta berriro XX. mendean

zehar intelektualaren inguruan garatu ziren kontzeptualizazioetako binomio

klasikoa. Hain zuzen ere, funtzionalismoaren marko teorikoaren barruan

54

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!