26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

eragileentzat, azken horiek ikusten baitute benetan merezi duela euren

energia eta lana hantxe inbertitzea eta barneko harremanetan partaide

izatea.

Hemen aurkezten ari garen ikuspegitik, beraz, errealitatea bi

dimentsiotan existitzen da: gauzetan —instituzioetan, gizarte egituretan—

eta gizakien burmuinetan, alegia, gizarte esparruetan eta habitusetan,

eragile sozialen kanpoaldean eta barnean. Habitusa habitus horren premia

sortu duen gizarte munduarekin harremanetan jartzen denean ezin hobeki

sentitzen da gizakia “bere munduan”. Gizarte munduak sortu gaituenez

gero —guk erabiltzen ditugun kategoriak sortu ditu, azken batean—

“naturaltasunez” eta “nabaritasunez” jantzitako mundua hautematen dugu.

Habitusaren eta esparruaren arteko loturan benetako konplizitate

ontologikoa gertatzen da eragile sozialaren eta gizarte munduaren artean.

Habitusa ez da subjektu bat edo kontzientzia bat, baina ezta rol baten egile

edo funtzio baten gauzatzailea ere. Esparrua, bestalde, ez da inoiz gauza

soila, ikerkuntzan gauza modura eraiki izaten bada ere. Subjektua eta

gizarte egitura, kontzientzia eta rola, barru-barrutik bateginik daude

habitusaren eta esparruaren arteko elkarrekikotasunean.

Esandakoaren arabera, habitusa eta esparruaren koherentzia ordena

sozial erabat integratuaren premisa modura agertu daiteke, itxuraz. Ez da

hala izaten. Habitusaren eta esparruaren baldintza objektiboen arteko

egokitzapena egintzaren forma posibleetako bat besterik ez da, nahiz eta

egokitasun hori maiz gertatzen den. Baina, harreman zirkularraren eredua

ezin da unibertsal bihurtu, ez eta gutxiago ere. Horrela izango balitz,

birsorkuntza perfektuaren aurrean egongo ginateke. Ez dago halakorik,

ordea. Hartara, gaitasun subjektiboen eta aukera objektiboen arteko

desfaseak eta lekualdaketak etengabe gertatzen dira joko sozialaren

143

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!