26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Considero como contenido de la realidad social a las relaciones sociales, esto

es, al conjunto de relaciones entre posiciones sociales (Beltrán, 1991a: 75).

Gizarte espazioa harreman gunea da; bertan dihardute gizakiek.

Esparru sozial orokorraren barruan egoteaz gain kultura eragileak

harreman-mundu espezifikoan ere badaude txertaturik, kultura sortzaile

modura. Harremanezko mikrokosmos horretan eragile sozial indibidualak

eta kolektiboak aritzen dira, hala gizabanakoak nola erakundeak. Beraz,

kultura unibertsoaren harreman sareek gizakiak ez ezik eskola eta

unibertsitate erakundeak ere barnean hartzen dituzte, baita argitaletxe eta

hedabide enpresak, zientzia-, arte- eta literatura-entitateak eta argitalpenak

ere, besteak beste.

Kulturaren unibertsoko partaide izatea ez da, halaz ere, behin betiko

erabakita dagoen egoera, eta esparruaren barruan daudenek ere ez dituzte

modu egonkorrean kokapen berberak izaten. Esparrua, hain zuzen ere,

egoera askotan dauden kulturgileen harremanen arabera definitzen da.

Hemen erabiltzen den adieran, esparruak ez dauzka tartekotzat pentsalari

handiak soilik, hala nola, filosofo, zientzialari eta literaturgile ezagunak.

Horiekin batera daude definizio klasikoetan hala-holako intelektual gisa

agertu direnak ere —“dibulgatzaileak” eta abar—. Izatez, batzuk eta

besteak daude hainbat kokapenen arteko harremanek egituratutako gune

sinbolikoan murgildurik. Guztien arteko harremanek argitzen dituzte,

hurrenez hurren, era askotako tradizio intelektualen koexistentziak, kultura

sortzaileen era askotako jarrerak, kulturgileen arteko lehiak eta itunak baita

defendatutako ondasun sinbolikoen nolakotasuna ere.

Kulturaren esparruak osatutako harremanen ordena bilakabide

historikoaren emaitza izan ohi da. Ordena horrek, ordena izanda ere, une

jakin bateko oreka ezegonkorraren irudia baino ez digu eskaintzen.

126

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!