26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

kulturaren hedapenak eta egitura mediatikoen garapenak kultura

esparruaren berregituraketa bultzatu dute eta bestelako elkartasunak eta

harremanak sortu dituzte gure gizarteetako kulturgintzan. Gizarte

bereizketaren printzipioak agintzen duenez, ondasun edo praktika sozial

baten hedapena burutzen denean, kultura bitartekoena esaterako, eta

ondasun horren banaketa egitura aldatzen denean, beronen singulartasuna

eta balio bereizgarria gutxitu egiten dira arian-arian. Prozesu horrek

lehengo jabeen bereiztasuna —gizarte nortasuna, beraz— mehatxatzen du,

baita nabarmen mehatxatu ere. Hainbat tradizio intelektualek kulturaren

jabetzeaz eta zabalkundeaz agertu duten jarrera zalantzagarria kultura

eragileek kulturari buruz daukaten gizarte kokapen pribilegiatuan

sustraitzen da. Ildo horretan, monopolio gisa zeukaten ondasunaren

ekoizpen industrialak intelektualen tradizio elitisten kezka sortu zuen,

kultura ondasuna arrunt bihurtzeko prozesuan baliogabeturik geratu

zitekeelakoan. 102

Intelektualen elitismoak komunikazioari buruzko jarreran eragin

dituen susmo txarrak alde batera utzita, ezin da ukatu joan den mende

hasieratik aurrera, masa hedabideen goraldiarekin batera, lehengo eragileen

kontroletik kanpo geratu direla kulturaren ekoizpen eta hedapen prozesuak.

Era berean, alfabetatzearen eta oinarrizko hezkuntzaren hedapenak, eta

ondorengo publiko irakurlearen zabaltzeak beste merkataritza aukera

batzuk ireki dituzte bai literatura molde berrientzat bai kazetaritzarentzat.

Arian-arian tirada handiko egunkaria eta kazetariaren figura erreferentzi

gune berri bihurtu dira kulturgintza esparruan. Adierazpen horien arabera

antolatzen dira dagoeneko kultura esparruko indar harremanak, masa

hedabideek egituratutako esparru publiko eraberrituaren markoan. Izan ere,

102 Bildur horretan oinarritzen da, kultura mediatikoari buruzko zenbait intelektualen

jarrera “aristokratikoa” salatu nahian, U. Ecok garatu zuen bereizketa ezaguna ere

(apokaliptiko/integratu binomioa). Ikus Eco, 1975.

260

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!