26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Halaber, esparruak ez dauka ez zatirik ezta osagairik ere. Jarduera gune

irekia da; haren mugak, izatekotan, muga dinamikoak besterik ez dira.

Hartara, era askotako harreman konplexuen jarioa jasotzen duen espazio

mugikorra osatzen du esparruak, ez gune itxi eta estatikoa —sistemak

bezala—.

3.2.2. Kultura esparruaren harremanezko ikuspegia, intelektualaren

definizio positibisten ordezko aukerabidea

Orain arte aipatu diren ezaugarriek erabilgarri egiten dute

esparruaren nozioa kulturaren eta intelektualen mikrounibertsoak

aztertzeko baliabide kontzeptual gisa. Izan ere, kulturan adituak direnen

unibertsoek mikrokosmos erlatiboki autonomo —eta erlatiboki

dependente— modura funtzionatzen dute gizarte modernoetan. Haatik,

kulturgileak esparru berezian kokatzeak ez du esan nahi harreman eremu

horren barnean homogeneotasuna nagusi denik. Kulturgile guztiak ez

daude egoera berean: hainbat kokapenen arteko harreman objektiboek

egituratzen dituzte esparruak, nahiz eta posizio horiek ez dituzten zuzenean

islatzen kokapen sozialak. Kultura ekoizpenaren esparruek, euren

autonomiaren araberako funtzionamendu-oinarri propioak dauzkate.

Esparruaren arauek zuzentzen dituzte bertan kokatzen direnen barne

harremanak eta kulturgileen jardunak. Kulturaren funtzionamendu

printzipioak bide direla azaltzen dira, besteak beste, lehiak eta aliantzak,

esparruan egiten diren lanen defentsak eta kulturgileek euren buruez

osatzen dituzten irudikapenak.

Bereziki oparoa begitandu zaigu esparruaren kontzeptua kulturgileen

multzoa harremanezko ikuspegitik aztertzeko aukera eskaintzen duelako.

93

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!