26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

ere, euskarazko kultura esparruaren azpiinstituzionalizazioak, zehazkiago,

oraintsu arte unibertsitaterik eduki ez izanak, baldintzatu egin du

kulturgileen prestakuntza prozesua. Halatan, bai sozializazio prozesua, bai

ondorengo rolaren eraikuntza eta kontsakrazioa, akademiatik kanpo egin da

hainbat eta hainbat alditan —batez ere azken belaunaldietakoak ez diren

kulturgileen kasuetan—. Beraz, kultura nagusietan ohikoak diren kultura-

instituzio legitimoetan eraiki ordez, eliza katolikoaren instituzioetan,

esparru politikoaren erakundeetan, gizarte mugimenduek sortutako kultura

erakundeetan eta beste gune sozial batzuetan eraiki dituzte beraien rolak eta

nortasunak belaunaldi zaharretako euskal kulturgile askok.

Askotan intelektualak lotzen dira akademiko munduan dagoen jendearekin,

baina bai daude (…) akademitik kanpo zenbait intelektual daudena gutxienez

gurea bezalako egoerako herrietan. Gure kasuan badaude zenbat intelektual

akademitik kanpo daudenak eta askotan akademian bertan daudenak baino

gauza interesanteagoak esaten dituztenak gure egoerako errealitatea

esplikatzeko (1. Elkarrizketa).

Ikusten ari garenez, euskararen minorizazioak bi motatako ondorioak

izan ditu: batzuk kultura esparruaren eraketan gauzatu direnak, beste

batzuk kulturgileen eraketan eragina izan dutenak. Batetik, minorizazioak

eragindako baliabide urritasunak euskalgintzako esparrua eratzeko modua

baldintzatu du. Dudarik gabe, instituzio politikoen gabeziak eta haien

ekimen ezak ordainetan ekarri du herri ekimenaren sustapena.

Horrenbestez, elkarrizketan azaltzen den bezala, baliabide ezak eta premiak

zabaldu egin ditu, besteak beste, sorkuntzarako eta egintzarako bideak.

Bat batean iruditzen zait bi zentzutan behintzat baldintza dezakeela. Bata

minorizatuta dagoen gauza bat, hizkuntzarena kasu, dan heinean, normalean

baliabide gutxiago… denetik gutxiago izaten da eta, alde horretatik, zailtasun

bat, zailtasun gehitu bat da, eta, alde horretatik esaten zaiguna baliabideetan

gutxiago da, ezta? Beste hizkuntza batzuekin edo kultura normalizatuago

batzuekin konparatzen denean. Faktore hori, uste det, baiezta daitekeela. Beste

bat izango litzake hau, baita ere datu intuitiboa da, baina positiboa izango

litzake: iruditzen zait, beste gauza askokin bezala, beharrak suspertu egiten

580

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!