26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

kolektiboan eragiten dute, eguneroko bizitzaren denboran eta espazioan

sartzen dira oldarka, eta egintza indibidualaren motibazioak eta kultura

ereduak desitxuratzen dituzte.

Gaur egungo gizarte konplexuak funtsezko kontraesanen etengabeko

sortzaile dira. Alde batetik, barne bereizketa handiko sistema konplexu

diren heinean gero eta baliabide gehiago sortzen eta banatzen dute

gizakiaren indibidualizazioa burutu dadin. Bestela adierazita, gizakiaren

autogarapenerako eta nortasun pertsonal nahiz kolektiboen eraikuntza

autonomorako bitarteko franko jartzen dute gizakien esku. Izan ere,

informazioan eta ezagutzan oinarrituriko sistema konplexuek ezin dute

iraun ez badute euren atal indibidualen —neurri bateko— ahalmen

autonomoa onartzen; hala, gizarte garaikideetan banakoek gai izan behar

dute informazioa sortzeko eta jasotzeko. Ondorioz, sistemek banakoen

nahiz taldeen autonomia hobetzeko ahaleginak egin behar dituzte, eta haien

ahalmena ondu informazio sareetara iritsi daitezen.

Alta, unitate osagarrien autonomiarekin batera sistema konplexuek

azken horien gero eta integrazio handiagoaren premia ere badaukate.

Horrela, euren funtzionamendua ahalbidetzen duten baliabideetara zabaldu

behar dute kontrola. Hartara, Beranduko Modernitateko gizarteetan

botereak ezinbestean eragin behar du gizakien eguneroko bizitzan,

ezinbestean urratu behar du egintza indibidualaren sakoneko motibazioa eta

ezinbestean manipulatu behar du esanahiaren sorkuntza prozesua, zeinaren

bitartez gizakiek zentzua ematen dieten gauzei munduan (Melucci, 1985:

695). Menderatze sinbolikoa beste menderatze eredu batzuek

eraginkortasuna galtzen dutenean agertzen da — indarrean oinarritu diren

ereduek, batik bat—. Halarik ere, oraingo sistemaren helburua —

integrazioa— aurreko menderatze ereduaren berbera da. Azken batean,

391

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!