26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Gizarte mugimenduen interpretazio markoek zabaltzen dituzten

aukerak beste barneko faktore batzuen mende ere badaude. Dagoeneko

badakigu Beranduko Modernitateko baldintza kulturaletan diskurtso mota

guztiek ez dutela eragin berbera sortzen gizartean; alegia, diskurtso jakin

batzuek oihartzun handia izan ohi dute gure aroan nagusi den kulturan.

Horrela, adituen definizioek eta kutsu zientifiko-teknikoa daukaten

diskurtsoek, esaterako, zilegitasun kultural handiagoa erdiesten dute beste

interpretazio sozial batzuen aldean.

Definizio sozialen arteko botere sinboliko bereizgarri horrek

desberdintasunak ezar ditzake gizarte mugimenduen esparruan. Izan ere,

baliabide kognitiboen presentziak edo gabeziak lerro argi batez banatzen

ditu lehiatzeko lanabes egokiekin eta lanabesik gabe dauden mugimenduak.

Hartara, interpretazio markoak baliabide kognitibo sendoen gainean

eraikitzen dituzten gizarte mugimenduek modu errazagoan zabaltzen

dituzte aukera politikoak eta kulturalak, euren errealitate irakurketak

egungo kultura irizpideekin sintonian lerratzen direlako. Ildo horretatik,

garrantzitsua da marko horien eraikuntzan gizarteko kulturgileek, adituek,

zientzialariek, akademikoek eta bestelako kultura eliteek izan ohi duten

parte-hartzea. 158 Eta ez soilik langile anonimo gisa, ezpada gizarteak berak

onartutako rol intelektualetan. Rol horiek betetzean, kulturgileek euren

158 Eliteek gizarte mugimenduetan daukaten parte-hartze hori ez da kultura eliteetara

mugatzen. Izan ere, aktore legitimo modura agertzeko, mugimenduek gizartean era

guztietako aginte sinbolikoa —“sinesgarritasun soziala”— duten pertsona eta

instituzioengana jotzen dute. Modu honetan azaltzen du Gerhardsek: The initiators

attempt to recruit “prominent” and at the same time “trustworthy” persons, and hope

that their charisma can be transferred to the movement. Prominent persons who come

from segments of society where universal interests are represented and questions of the

meaning of life are posed and answered are especially likely to be trustworthy. Church

representatives, scientists and artists are particularly important here, because

credibility is virtually part of their professional standing. This effect does not hold true

only for individuals, but for entire institutions as well (Gerhards, 1995: 234).

380

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!