26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

den eragile gisa definitzen da intelektuala. Hori dela eta, bere hizkuntza

jokamoldea bereizgarria da besteenarekin alderatuta (Berrio eta Saperas,

1993:152-153).

Urrutirago doa Gouldner intelektualek hizkuntza komunitate

ezberdindua osatzen dutela dioenean. Haren ustez, kulturgileen hizkuntza

aldaera kultura jasora bideraturik dago, alegia “diskurtso kritikoaren”

kulturara. Diskurtso kritikoaren kulturak, beste hizkuntza aldaera batzuen

ondoan, egoeratik eta testuingurutik independenteagoa den lengoaia dauka

oinarritzat.

Como variante lingüística relativamente independiente de la situación se

experimenta a sí misma como distante (y superior a) los lenguajes ordinarios y

las culturas convencionales (Gouldner, 1980: 84).

Kulturgileen ustezko nagusitasun kognitiboa eta linguistikoa, modu

inplizituan edo esplizituan, ezinbestekotzat jotzen den nagusitasun

moralarekin batera azaldu da diskurtsorik gehienetan. Oltraren hitzetan

gaitasun analitikoari, ahalmen morala gehitzen diote intelektualek (Oltra,

1978: 47). Kultura gaitasunak bide direla, intelektuala “kontzientzia”

modura gizarteratu da sarri. Kontzientzia moral eta intelektual hori

kontzientzia unibertsalaren bertuteen gordailu gisara irudikatu da aldi

berean (Morin, 1969: 96). Iritzi horien ondorioz, intelektualeria modernoari

beste era bateko moralitate eredua eskatu zaio, baita askotan eskatu ere.

Ilustrazioaren kume izanik, intelektualengan jarri dira konpromisoa,

independentzia, kritizismoa, erantzukizun politikoa, gizarte eraldaketa eta

antzeko balioak hezurmamitzeko itxaropenak. Gogora ditzagun

intelektualei zuzendu zaizkien etengabeko “traizio” salaketak, ustez

69

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!