26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

halatan, historian zehar landu den arau multzoa da —diskurtsoaren

gramatika mota bat—; gramatika hori, besteak beste, asertzioak

justifikatzeaz arduratzen da eta argudioak ematera behartuta dago.

Kulturgilearen hizkuntza gaitasunek metakomunikazioa garatzeko eta

diskurtso erreflexiboak osatzeko aukerak eskaintzen dituzte. Izan ere,

gaitasun horiek ezin egokiagoak dira mintzairaz mintzatzeko eta mintzairaz

gogoeta egiteko (Gouldner, 1980: 48-49).

Ezbairik gabe, hizkuntza berezitasunak komunitate intelektuala talde

gisa identifikatzen duen agintaritza jarduera bat dakar: besteak beste,

ikuspegi linguistikoak bereizten du intelektualeria bestelako eragile

sozialetatik. Hainbesterainoko bereizi ere, non kulturgileen agintaritza hori

sendotu egiten den haien lengoaia gehiengoarentzat ulertezina denean ere.

Oraindik gehiago esango genuke: zenbaitetan, hizkuntzaren ulertezintasuna

bera bilakatzen da bereizketaren ikur.

La “palabra” funciona como algo extrarracional y casi mágico. Los

intelectuales así entendidos manejan un lenguaje que saben aceptable por su

auditorio potencial o deseado. Por eso importa menos el hacerse entender o el

decir las cosas con claridad que el seguir las convenciones de un lenguaje para

personas ilustradas. A los profanos (muchas veces a los lectores reales) les

puede resultar difícil entender un modo de comunicación lleno de frases hechas,

de valores entendidos, de oscuridades. El poder de la palabra es también el

dominio de ese lenguaje arcano y dificultoso (de Miguel, 1978: 68).

Hizkuntza, ikusi denez, komunikazioaz gain boterea ere bada.

Areago, hizkuntzak gizarte boterearen tresnetako bat osatzen du (Beltrán,

1991b: 154-155). Hizkuntzaren erabilera ez datza soilik “norbaiti zerbait

esatean”, hori garrantzitsua izanik ere. “Izan litekeena” esatean dago haren

benetako ahalmena, egintza horretan nahasirik baitaude mundu errealaren

178

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!