26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

nagusi modura dihardute hedabideek, aukera mediatikoaren auziak zeharka

urratzen baitu unibertso intelektuala. Hala, zeinahi kategoria, diziplina,

jatorri eta kidetasun politiko zulatzen du banalerro horrek. Ondorioz, masa

hedabideek ezartzen dituzte esparru intelektual garaikidean dauden

mailaketa garrantzitsuenetakoak.

4.2.1. Bestelako figura intelektualen sorrera publikotasun

mediatikoaren egituran

Intelektualen etorrera masa hedabideetara azterlan askotan

egiaztatutako errealitatea da. Alabaina, badaude egon aipatu beharreko

ñabardurak azterketa horietan. Esaterako, zenbait lanetan azaldutako ustea

da gizarte gatazka eta aldaketa politikoekin konpromiso kritikoa zeukan

intelektual ereduaren krisiarekin batera gertatu dela prozesu hori.

Arrazoibide horren arabera, kulturaren zabalkunde masiboak eta hirugarren

sektorearen hazkundeak erabakigarriak izan dira, haien eraginez intelektual

kontzeptutzat jotzen zena ia disolbatu arte zabaldu delako arian-arian. Era

berean, ikuspegi horietan talde profesional berriei egotzi zaie antzinako

intelektualen funtzioa. Hala, bestelako eredu intelektualak sortu dira. Eredu

horiek, agian kultura ospe txikiagoaren jabe izanda ere, komunikazio

eraginkortasun handia lortu dute esparru publikoan egokiago azaldu

direlako gizarte eragin zuzena eta, batik bat, zabala erdiesteko. Kazetariak

ditugu eredu horren adierazpenik argiena (Maldonado, 1998; Bobillo de la

Peña, 1999).

Argudio ildo horren arabera, orain arte intelektualtzat jo ez direnei

—kazetariei— egindako rol esleipenak intelektualaren kategoriaren

264

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!