26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

Arrazoia antolaketa sozial berrian aplikatzeko beharrizanak ezagutza

eta azterketarako gai bilakatu zuen gizartea bera. Horren karietara, jarduera

esparru guztiak hartu zituen barne hausnarketa razionalak. Arian-arian,

gogoeta eta proiekzio lanek —geroztik eraketa politikoaren eta

ekonomikoaren eredu razionaletan hezurmamitu direnek, adibidez—

inbertsio intelektual handia eskatu zuten. 5 Zalantza barik esan daiteke

gizarte modernoa proiektu intelektual handia izan zela hasiera-hasieratik.

Baina, gizarte modernoaren sorrerarekin batera jazo ziren egiturazko

prozesuek —banaketa sozial geroz eta handiagoak, bizitza sozialaren

esparruen bereizketak, zatikatuta eta espezializatuta zeuden unitateen

arteko erlazio progresiboak, aldaketa erritmo azkarrak— zaildu egin zuten

aitzinasmo kulturalaren erronka. Izan ere, prozesuok bestelako arazoak

sortu zituzten, berbarako, gizartearen integrazio sinbolikoa oztopatzean eta

eragile sozialek gizarteaz zeukaten ezagutzaren opakutasuna eta ezjakitea

areagotzean.

Azken auzi horiek aintzakotzat hartzeko modukoak dira. Erlijioaren

interpretazio erabatekoek eskainitako batasun sinbolikoa galdu eta ostean,

gizarte modernoaren kideek osotasun sozialaren atalen ezagutza zatikatua

baino ez zeukaten euren gizarte mundua hautemateko eta ulertzeko.

Modernitatera arte, hau da, XX. mendera arte, ez da garatu pentsamendu kritiko eta

erreflexiboagoa proiektu modernoaren ondorioei dagokienez. Esate baterako, Marx eta

bere osteko tradizio marxista aitzindariak izan ziren razionaltasun ekonomikoaren

kritikan, baina Ilustrazioaren espiritu positibistaz kutsaturik dagoen pentsamenduaren

adibide dira. Weberrek aztertutako razionalizazio prozesuek, geroxeago Frankfurtgo

eskolaren inguruan garatutako teoria kritikoaren proposamenek eta, ondoren, beste

batzuek ere, apurka-apurka, proiektu ilustratua gidatu zuten idealen berrirakurketa

kritikoagoaren bidea ireki zuten. Gai honi dagokionez, ikus Horkheimer, Adorno, 1987.

5 Autore batzuen ustetan, intelektual modernoaren jaiotza bultzatzen duten prozesu

sozialen artean, badago garrantzi handia daukan bat: hain zuzen ere, gizarte modernoak

sortutako autoezagutza sozialaren premia. Hori izango litzateke, besteak beste, gizarte

modernoa tradizionaletik bereizten duen ezaugarrietako bat. (Lamo de Espinosa, 1996:

201).

34

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!