26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

ilbe sozialean txertaturik dauden bezala, egiturazko harremanetan

ainguratutako habitus linguistikoen jabe izaten direla hiztun gisa ere.

Hartara, egiten dituzten aukerak eta hartzen dituzten erabakiak testuinguru

sozial batean kokatu behar dira. Askeak eta aktiboak dira hiztunak, bai,

baina gizarte arauek —linguistikoek tartean— moldaturiko askatasuna izan

ohi da beti haiena.

Bigarrenik, hizkuntza komunitatearen barnera begira, azpimarratu

gura dugu hizkuntza komunitatea ez dela barne homogeneotasunak

ezaugarritutako talde soziala. Une jakin batean indarrean dauden gizarte

bereizgarri, harreman eta hierarkiek sailkaturiko kideak daude haren

barnean; kide horiek, bestalde, era askotako gizarte taldeak osatzen dituzte.

Talde batzuk egoera pribilegiatuan egon ohi dira, besteak beste, hizkuntza

eta kultura baliabideen kontrolari dagokienez. Kulturgileak horien parte

izaten dira. Jakina, kulturgileek ez dute osatzen hizkuntza komunitatea.

Hortaz, haien azterketa hutsak ezin ditu hizkuntza komunitateak

hizkuntzari buruz garatzen dituen jokamoldeak erabat azaldu —adibidez,

hizkuntzari buruzko atxikimendua edo hizkuntza aldaketa zenbait mintzaira

ukipen egoeran daudenean—.

Halarik ere, kulturgileek badaukate maiz hizkuntza/gizarte

binomioari buruzko irudikapenak sortzeko ahalmena eta, euren aginte

soziala —botere sinbolikoa— baliatuta, irudikapen horiek hizkuntza

komunitatean zabaltzeko gaitasuna. Bestalde, hizkuntzaren corpusa bera

aldatzeko saioak ere oso arruntak izan ohi dira gure gizarteetan. Modu

batean zein bestean aritzean kulturgileek hiztunen hizkuntza habitusean

eragiteko xedearekin jarduten dute —hizkuntza-ukipen egoeran, eragiketa

458

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!