26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

folloi bat montatu duenak, horrek ze estrategia du, ez? Jartzen da bestearen

tokian eta horrek esaten zuena Euskeraren Legearen garapenarekin ez dakit zer

egingo degu, 25 urte pasa dira eta hemen medikuek oraindik ez daukate

hizkuntza eskakizunik, ze estrategia izango da horrena, ez? Klaro, horrek

interpretatzen du bestearekiko esanaz, joe, horrek esan egiten du baino egin ez,

o sea koherentzia falta da (5. Elkarrizketa).

Politika/kultura ikusmoldeak eta gatazka/lankidetza estrategiak.

Horra hor mugimendua osatzen duten elkarteen bereizgarriak. Ezaugarri

horiek badauzkate, noski, abantailak eta eragozpenak. EHE edo antzeko

erakunde baten aktibismo motak partaidetza jendetsua mugatzen du. Izan

ere, mugimendu horrek zalantzatan jartzen du hizkuntza politika ofiziala.

Ildo horretatik, eskakizun zehatzak eta zorrotzak egiten dizkie botere

publikoei. Haren eragin esparruak erakunde publikoekin harreman zuzena

duten administrazioaren arloak izan ohi dira: osasuna, justizia,

administrazioa eta irakaskuntza, batik bat. Presio soziala eta salaketa

erabiltzen ditu ohiko egintza molde gisa. Egintza horiek instituzio

politikoen aurka zuzentzean, agintarien zigorrak jasan behar izaten dituzte

taldeko partaideek. Hartara, aukera politikorako egitura itxia izaten dute

aktibistek. Halaz ere, “botere estrategia” 311 duen mota horretako

mugimendu baten lorpena gatazkak eta kontraesanak nabarmentzea eta

botere publikoak legeak betetzera behartzea izan ohi da.

Nik jarraitzen dut pentsatzen Euskal Herrian Euskarazen lana ezinbestekoa dela

herri honetan. Eta ez dakit zergatik gainera herri elkarteak sentsibilizazioaren

eta zera horretan, ez diren ba batzutan konfliktoa saihesteko, “konfliktoa izango

dut hemen”… Inor ez baldin badoa Osakidetzara esaten, eta inor ez baldin

badoa Gernikako Epaitegira esaten hau hola nahi genuke… (…) Eta gauza asko

horrelaxe aurreratu direlako (…) Orain, aktibismoa eta, uste dut horiek datoz

“políticamente correcto” horretan: herri elkarteak. Bai, hori egin behar da, ez

naiz esaten ari ezetz. Ez hainbeste sektore batzuk erakartzeko edo, ez, ez, ez,

behar delako. Kohesiorik ez badago noizean behin edo gai batzuen inguruan,

baina dena baldin bada “lege barruan” eta “legea beteko dugu” eta legean “un

311 Era askotako erakundeen estrategiak ezaugarritzeko, I. Agotek erabilitako

terminologiari jarraitu diogu. Hain zuzen ere, berak “botere estrategia” daukaten taldeak

eta “kultura estrategia” daukatenak bereizten ditu Euskararen aldeko Mugimendu

Sozialaren barruan (Agote, 1995: 83-88).

634

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!