26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Halaz ere, aurkikuntza horiek ez daukate ezinbesteko ondoriotzat

ezagutza zientifikoak espekulazio arbitrarioa izan behar duenik. Fisikaren

ekarpenek ez dituzte diziplina horren lorpenak deskalifikatzen. Alderantziz,

konplexotasun handiagoan kokatzen dute hura: unibertsoaren eredu

soilaren irudikapena suntsitzen dute, alde batetik, eta, bestetik, errealitate

fisikoan indeterminazioa dagoela nabarmentzen dute —bere dimentsio

kuantikoan batik bat—. Halatan, emaitza horiek erakusten dute ezin direla

saihestu behaketari lotutako prozesu fisikoak, behatzailea, alegia,

ezagutzaren subjektua eta behaketa objektua elkar loturik daudelako.

Fisikan hezurmamitu da lehendabizi Adornok “zirrikituaren metafisika”

deitu zuenaren amaiera 120 —geroago beste zientzietan ere gauzatu da

prozesu hori bera—. Ohiko ikusmolde objektibistaren bazterketak ondorio

epistemologiko garrantzitsuak izan ditu zientzia guztietan, soziologian

barne. Bada, aztergaiaren barruan nahasirik dagoen ezagutza subjektuaren

auzia plazaratu den neurrian, erreflexibitate prozesuak nabarmendu dira eta

lan zientifikoaren desmitifikatzeari ekin behar izan zaio aitzakiarik gabe. 121

5.1.1.2. Erlatibismoaren eta absolutismo razionalistaren aurrean,

zientzia historian txertatu

120 “Zirrikituaren metafisika” kontzeptua erabiliz adierazi nahi zuen Adornok

behatutako mundutik at kokatzen den ezagutza subjektuaren irudikapena, alegia,

aztertutako errealitatean ustez eraginik sortzen ez duen aztertzaile oroikuslearena.

121 Fisikaren esparruan gertatu diren aldaketen inguruan —baita matematikan ere,

Gödelen “osogabetasunaren printzipioaren” ostean— eta horiek Lehen Modernitatean

nagusi zen munduaren eta zientziaren ikusmoldean sortu zuten eraginaren inguruan,

ikus daitezke: Capra, 1986; Sánchez Ron, 1992, 1996; Fernández Rañada, 1995, 1998;

Horgan, 1998; de Guzmán, 1998. Soziologiari dagokionez, pentsamendu objektibistatik

erreflexibitatearen eredura gertatzen den aldaketa, hau da, ikerketaren subjektu eta

objektuaren arteko ikuspuntu berria ulertzeko, ikus Andreski, 1973; Lamo de

Espinosa,1990, 1993; Ramos Torre, 1993; Ibáñez, 1994; Pérez Guzmán, 1995; García

Selgas, 1996; García Blanco, 1996; Sánchez de la Yncera, 1996.

295

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!