26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

horrela, zientzigintza gizarte egintza modura ulertu behar da eta haren

lorpenak ezagutza zientifikotzat jotzen dira atzean daukaten adostasunaren

arabera. Ezagutza zientifikoaren funts epistemologikoa, beraz, zientzia

partikularren arauekin eta baliabide metodologikoekin egindako

esperimentazioan eta iragarpenetan oinarritzen da. Halatan, esparruari

dagokion komunitateak, hau da, esparruaren “legeen” arabera —Kuhnen

terminoetan, nagusi den paradigmaren arabera— diharduen komunitate

zientifikoak, subjektu kolektibo gisa, erabakitzen du une jakin batean

ezagutza zientifikoa zer den. Ezagutza zientifikoa, hartara, esparru

zientifikoaren eragileek adosturiko emaitza soziala da gaur egun, eta

gizarteak hala onartzen du.

5.1.1.3. Erreflexibitatea eta ziurgabetasuna

On le sait, quoique le monde soit invivable, il faut bien le vivre, de même quoi

qu´il soit impensable, il faut bien le penser (Maffesoli, 1985: 13)

Ezagutza-molde moderno modura zientziak daukan nagusitasun

epistemologikoaren auziak, orain arte defendatu dugun erlatibismo

mugatuaren irakurketa onartuta ere, ez du agortzen ezagutzaren inguruko

eztabaida Beranduko Modernitatean. Gaur egun agerian geratu den

arazoetako bat dugu ezagutza zientifikoaren garapenak ez duela beti eta

ezinbestean mundu gardena eta iragarpenari irekia bermatu, ez ezagutza

naturalari dagokionez ezta gizarte ezagutzari dagokionez ere.

Gardentasunaren ordez ezagutzaren erabilerak eragin dituen ustekabeko

ondorioak nagusitu dira arian-arian. Izan ere, zientziaren etengabeko

erabilerak eraldatu egiten du aldez aurretik zientziak aztertu duen

errealitatea bera; prozesu zirkular horrek behartu egiten du ezagutzaren

299

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!