26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

izan herri literaturaren kodetzat hartzeko. Bide horretan egindako ahalegin

gehienek, beraz, porrota izan zuten emaitza modura.

Aldiz, hezkuntzaren hedapenaren ondorioz bestelako publikoa agertu

zen gerra osteko belaunaldien artean. Publiko irakurle horrek, jakina, beste

irakur premia batzuk zituen. Industrializazio prozesuaren eraginez

osatutako klase ertain urbanoetan zeukanez oinarri soziala, arrotz egiten

zitzaion lehenagotik nagusi zen literatura eredua, haren molde soilak eta gai

bukolikoak. Hartara, idazle gazteen aldetik etorri zen berrikuntzarekin bat

egin zuen hasieratik. Arestiren lana eredutzat hartuz Sarasolak egiten duen

planteamenduari jarraiki, literatura aldaketak lau mailatan hezurmamitu

ziren: literatura berriak gaien aldaketa ekarri zuen lehenik —gizaki

urbanoen eguneroko errealitateari loturik zeuden gaiak jorratu ziren, auzi

sozialak besteak beste—; bigarrenik, XX. mende aurretiko literatura

tradizioari lotzean, garbizaletasun/arrunkeria binomioa saihestuz, herri

literaturaren oinarriak ezarri zituen; hirugarrenik, edukietan ez ezik estiloan

ere eguneratu zen literatura, horrela, literatura korronte garaikideekin bat

eginez; azkenik, literatura laikoa nagusitu zen; hala, “euskaldun-fededun”

betiereko identifikazioa eta ondorengo aurreritzi itogarriak baztertu zituen

eredu berriak (Sarasola, 1976: 108-109).

Eraldaketa horiek ordura arteko euskal kultura esparruaren ohiko

ikusmolde nagusia eta barne homogeneotasuna hautsi eta itzulezinezko

pitzadurak ireki zituzten pentsamendu tradizionalean. Iztuetak dioenez, aski

izan ziren hamabost urte (1957-1972) euskal kulturak homogeneo izateari

utz ziezaion. Horrela, pentsaera joera asko txertatu ziren euskal

intelektualeriaren pentsamenduaren aldaketa prozesuan: existentzialismoa,

sozialismoa, marxismoa, sekulartasuna eta besterik (Iztueta, 1996: 359).

Zalantza barik, aro hartako kultura pentsaerak arazo sozial eta nazionalen

528

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!