26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Hain zuzen ere, arrazoiaren eroale gisa eta ordena modernoaren

legitimazio eta ekoizpen sinbolikoaren premiei lotutako eragile modura

eratu ziren kulturgile modernoak ere, intelektualak. Eurak izan dira

munduaren ulerkuntzan eta garapenean aplikatu duten zientzia eta ezagutza

razionalaren jaun eta jabe. Zalantzarik ez dago, kulturgileak

Modernitatearekin batera sortu eta indartu ziren, eta xedetzat izan zuten

proiektu modernoa bultzatzea eta gauzatzea.

Azken hogei urteetako soziologian eta filosofian gertatu den “post-“

aurrizkiaren etengabeko erabilerak, alabaina, adierazten digu dagoeneko

badaudela Modernitatearen markotik at sortutako esperientzia berriak eta

horiek kontzeptualki atzemateko ahaleginak egiten direla gogoeta

intelektualean. Horrela, gizarte post-modernoaz, post-kapitalistaz, post-

industrialaz eta post-modernismoaz mintzo dira gero eta sarriago gizarte

azterlanak. Argi ikusten da, bestalde, “post” horren ordezko termino

positiborik ez dela oraindino aurkitu. Edozelan ere, gizarte modernoetatik

haratago egotearen sentipenaz at, berrikuntzaren osagai nagusia ez dela

ondo identifikatu erakusten du gabezia horrek. Halatan, Postmodernitate

kontzeptuaren barruan ideia eta teoria multzo lausoak, zehaztugabeak, baita

kontraesankorrak ere, garatzen dituzten lanak kokatzen dira. Lan horiek,

hain zuzen ere, proiektu modernoak erakutsitako pitzadura edo agortze

seinaleei erantzuna eman nahian azaldu dira XX. mende amaieran. Denek

adierazten dituzte Modernitatearen krisiaren zantzuak, nahiz eta une

larriaren ezaugarrien diagnostikoan ez dagoen iritzi bateraturik. 109

109 J.E. Rodríguez Ibáñezen iritziz, soziologiaren arloan Modernitatearen krisiaren berri

eman nahi duten erantzun intelektualak, oinarri-oinarrian, hiru proposamenetan sailkatu

daitezke —nahiz eta hiru erantzunek, noski, era askotako autore, ñabardura, aldaera eta

polemika hartzen dituzten barnean—. Lehendabizikoak Aro Postmodernoaren sorrera

eta finkatzea onartzen du, alegia, abiapuntutzat hartzen du Modernitatea behin betiko

lurperatu dela eta, ondorioz, aurrekoaz bereizi egiten den aro berrian sartuak gaudela

erabat. Bigarrenaren arabera, diskurtso publiko nagusia aldatu da, ez besterik. Halatan,

280

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!