26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

Edonola ere, kulturaren munduan sartzeak, gaitasun “egokiak”

eskuratzeko prozesu luze eta etenik gabekoa eskatzen du. Tartean, sen

onaren premisa batzuk alde batera uzten dira eta bestelako printzipioekiko

atxikimendua gertatzen da. Hartara, eguneroko esperientzian eta sen oneko

ezagutzaren barruan ulergaitzak diren eskakizunak onartzen dira

kulturgintzan. Halaz ere, lehenago esan bezala, esparruan sartzeak dauzkan

inplikazioak kulturgilearentzat maila inplizituan geratu ohi dira sarri

askotan, ia beti ez bada. Izatez, habitusa eskuratzen denean, habitus

praktiko gisa jasotzen da, ez nahitako konpromiso kontziente modura.

2.3.1. Gaitasun eskolastikoa: aisialdi intelektuala

De las virtudes útiles para el descanso, las hay que se practican en el descanso

y las hay que en el trabajo (Aristoteles, 1986: 277)

La sensación de placer personal que se deriva de las actividades de

investigación fue ampliamente reconocido y no hubo un solo entrevistado que

confesara estar “desconectado” o poco envuelto en, incluso los aspectos más

rutinarios (…) Pocos de los que tenían algunos años de experiencia profesional

habrían deseado vivir sus vidas de manera diferente (…) La mayoría de los

académicos que entrevisté afirmarían, como uno expresó, el goce de “una vida

intelectual, llena de satisfacciones y de euforia” y compartir con otro la

afirmación que “no puedo imaginar hacer ninguna otra cosa ni ningún otro

trabajo donde me pagaran para (…) hacer lo que deseo hacer” (Becher, 2001:

165-166).

Gaur egungo kulturgileak kulturaren mikrokosmos jakin bati

dagozkion ahalmen espezifikoak izan behar ditu barneratuta, hala nola,

esparru akademiko-unibertsitarioarenak, zientifikoarenak, literarioarenak,

eta abar. Horien gainetik, alabaina, kulturaren munduaren partaide izateak

itsatsita daukan gaitasun bat nagusitzen da. Ahalmen horrek berarekin

dakar pentsamendu garbia eta esperimentazio intelektualaren ahalbidea,

alegia, pentsamenduaren “jolasari” eskainitako lehentasunezko ardura.

Alta, kontraesana dirudien arren, kulturaren unibertsoan murgildurik

daudenentzat zaila izan ohi da unibertso horrek eskainitako ahalmenen

150

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!