26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

You also want an ePaper? Increase the reach of your titles

YUMPU automatically turns print PDFs into web optimized ePapers that Google loves.

sustatzeko eta lehen zientzialari taldeen arteko elkarkidetza finkatzeko

erabakigarria izan zen UEU erakundea.

Esan bezala, haren sorreran itzelezko eragina izan zuen ikastoletatik

sortzen ari ziren premiei aurre egin beharrak (Etxebarria, 1993: 100). Bada,

hasierako ikastoletako arazo handienetarikoak, ekonomikoaz gainera,

irakas materialaren prestakuntza eta irakasleen heziketa eta koordinazioa

ziren. Material eskari eta heziketa premia horietatik abiatu ziren zientzi

arloko lehendabiziko ikastaroak eta liburuak; garaian garaiko baldintzak

zirelarik, lan horretan zihardutenen arteko bilgune bihurtu zen UEU.

Euskarazko unibertsitate formalik ezean, bertan trebatu ziren zientzialari

berriak euskararentzat artean ezezagunak ziren arlo zientifiko guztietan;

bertan sortu zen lehen material idatzia, eta bertan eztabaidatu eta erabaki

ziren hizkuntza-aldaera zientifikoa lantzean sortzen ziren arazoak. Hartara,

berebiziko garrantzia izan zuen UEUk euskal esparru zientifikoaren

eraketan eta zientzialari-ikertzailearen tradizioaren finkapenean, halako

moldez non, gaur egungo Euskal Herriko akademiko asko han egindako

jardunaren emaitza zuzena diren. Ez da gehiegikeria esatea, bada,

euskalgintza mugimenduaren fruitu dela kulturgile tradizio horren

sorkuntza eta sendotzea gure gizartean, eta gaurko euskarazko irakaskuntza

eta ikerkuntza unibertsitarioa nekez ulertu daitezkeela UEUren barnean

egindako lehen kapital kulturalaren metaketari ezker ez bada.

Giro egokia sortu da UEUn irakasle euskaldunen prestakuntzari bultzada

emateko, izan ere, aukera berezia eskaintzen bait du, hango ikastaldietan

irakasle-gisako saio praktikoak egiteko. Horrela, gaur egunean unibertsitate

ofizialetan (UPV/EHUn batez ere) eta pribatuetan euskaraz irakasten ari diren

irakasle askok (gehienak direla esatera ausartuko nintzateke), UEUn eman

dituzte beren lehenengo pausoak. Ikasleei dagokienez ere bertatik abiatu dira

hainbeste, bai ikasle modura zein oraindik ikasle izanik beren lanak bertan

irakasle modura aurkeztuz (…) Irakasleen prestakuntzarako ekimen horrekin

batera, liburugintzarako azpiegituraren garrantzia ere aipatu behar da (…)

Ikerkuntzari bultzada emanez (…) bai Kimikan zein Fisikan eta Natur

526

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!