26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

zientziek hartzen duten garrantzia eta elkarrizketatuek azpimarratzen duten

hutsunea. Euskarari eta euskal kulturari lotutako gaiek unibertsitateko

curriculumean izan duten eragin eskasak gauza bat adierazten du: hain

zuzen ere, euskal kulturaren ahulezia sinbolikoa Euskal Herrian dauden

unibertsitate ikasketetan, alegia, euskal munduaren arroztasuna

unibertsitate esparruan. Bada, unibertsitateak eskainitako curriculum

ofizialak ez ditu asetzen ez euskalgintzaren ez euskal kulturarekin

identifikaturiko kulturgile akademiko euskaldunen interes kognitiboak.

Hala, behin eta berriro nabarmentzen dute elkarrizketatuek unibertsitateak

eskainitako edukien eta gizarte euskaldunean atzematen diren premien

artean dagoen aldea. Minorizazioak, beraz, kuantitatiboki ez ezik

kualitatiboki ere erakusten du mendekotasun sinbolikoaren ondorioa.

Planteamendua nik uste okerra dela bai ikasketa planetatik hasita, bai

unibertsitatea ulertzeko modutik beretik hasita ere, ezta? Eta, ordun, nik uste

beharko lukeela ba bestelako planteamendu bat, gizartea ikuspuntu inportante

bezela hartzen duena eta jomuga hartzen duena eta, ordun, ikasketa planak eta

ikerketa bera ere horra zuzenduta egon beharko lukeela neurri handian, ezta?

Eta horrek eskatzen du aldaketa oso sakona, ze ez da bakarrik plan bat

itxuratzea edo…, ez, ez; da hausnarketa oso bat egitea, ezta? Hori burutu ezkero

oso lagungarri izango litzateke eragile kulturalaren formaziorako,

unibertsitateak daukan potentzialidadea handia delako, ezta? Hori gertatu

bitartean, bueno, ba, unibertsitateak nahi gabe eskaintzen dituenak, nahi gabe

eta inkontzienteki eskaintzen dituen aukerak, ba irakasle batzuk, ikasle batzuk…

aprobetxatzen duten neurrian baliagarria da gero euskalgintzan edo eragiteko,

gizarte mugimenduan eragiteko, ezta? Baina, kasualidadez eta ia nahi gabe, ez

planteamendu sendo batetik abiatuta edo… salbuespenak dira. Ordun, bueno,

ba dagoena lagungarria da, eragiten du, besteak beste ikasleek euskeraz, neurri

batean, euskeraz ikasi ahal izatea oso lagungarria da, bueno, trebatzen direlako

hizkuntza hortan, jakintza arlo diferenteak hizkuntza horretan lantzen dutelako,

eta hori inportantea da, hizkuntza baten corpuserako eta baita prestigio

sozialerako, ezta? Eta, bueno. Gainera, hortik, pentsatzekoa da euskerazko

ekoizpen zientifikoa ere areagotuko dela, ordun, arrazoi askogatik dagoenak ere

laguntzen du. Baina, bueno, nik uste, kasualitatez, ez? Ez, ez nahita eta behar

bezela pentsatuta (3. Elkarrizketa).

Nik uste instituzio bezala, hemen gauden unibertsitateak euskalgintzari eta

hizkuntzaren komunitateari bizkar emanda ari direla (…) Erakundea, instituzio

bezala, ez dio ekarpen handirik egin (…), ez dio ekarpen handirik, ez dago. Eta

oso gauza kuriosoa da, ezta? Batetik, hemen gizartea, Euskal Herriko gizartea,

oso zabala da. Euskaldunak gutxiengo bat gara, kasurik onenean heren bat, eta

645

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!