26.08.2013 Views

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

kulturgileak gizarte mugimenduetan - Euskara

SHOW MORE
SHOW LESS

Create successful ePaper yourself

Turn your PDF publications into a flip-book with our unique Google optimized e-Paper software.

gaitasuna areagotzen du, eta besteengandik munduari buruz jasotzen diren

interpretazioak eta teoriak modu kritikoan eztabaidatzeko ahalmena

ematen du. Esan nahi baita, iritzi propioa sortzeko baliabide gehiago

izateaz gain, gizaki heziak ez dauka inolako mendekotasun mekanikorik

besteen iritziei buruz.

Razionaltasun modernoak sortzen dituen gabeziak ulertzeko,

gaitasun kognitiboari erantsi egin behar zaio, maiz, horrelako habitusa

daukan gizakia, lanbidez, gizarte zerbitzuetan, hezkuntza sisteman eta

informazioari lotutako lan eremuetan kokaturik egoten dela. Klase ertainen

lan kokaleku horiek dira, hain zuzen ere, irrazionaltasun eta gatazka gune

berrietatik hurbilen dauden esperientzia eremuak. Halatan, ez da harrigarria

azterketa enpirikoetan zenbait aldagai batera agertzea gizarte mugimendu

berrien aldeko planteamenduak babesten dituztenen artean eta haien

egintzetan parte hartzen dutenen artean —hala nola, heziketa maila,

lanbidea (bereziki administrazioan, ongizatean edo sektore publikoan) eta

kategoria soziala—. Izan ere, lanbide sisteman ere aldaketak gertatu dira

hirugarren iraultza teknologikoaren ostean. Baina, Beranduko

Modernitateko gizarteetako lan egituraren aldaketa ez ezik, oro har, sistema

ekonomiko osoaren iraultza sumatzen da mugimenduen fenomenoaren

atzean.

Meluccik dioen bezala, gizarte postindustrialek ez daukate gaur egun

oinarri erabat ekonomikoa. Egitura ekonomikoen, politikoen eta kulturalen

integrazio gero eta handiagoari esker ekoizten dute gizarte garaikideek.

Ondasun “materialak”, esaterako, sistema informatiko eta sinboliko

izugarriak direla medio produzitzen eta kontsumitzen dira. Hori dela eta,

gatazka sozialak ere sistema ekonomiko industrialetik kulturaren esparrura

lekualdatu dira: horrela, gatazka horiek nortasun pertsonalean eta

390

Hooray! Your file is uploaded and ready to be published.

Saved successfully!

Ooh no, something went wrong!